domingo, 10 de noviembre de 2013

ZERGATIK JORGEK EZIN DU ANAIAREN ESKOLA BERBERARA JOAN?

 GUZTIENTZAKO ESKOLAREN ALDE EGITEA ZAILTZEN DUTEN ZENBAIT HESIEN AZTERKETA

EGILEA: Gerardo Echeita Sarrionandia.





KONTZEPTUAK ARGITZEN:


  • Eredu klinikoa: Pertsonen gabeziak edo arazoak sortzen dituzte hezkuntza mailako zailtasunak.
  • Eredu soziala: Ikasteari eta parte hartzeari jarritako hesiak ikasleen eta euren testueinguruen arteko elkarrekintzaren bidez azaltzen dira.
  • Konplexutasunaren pedagogia: Ikasleen aniztasunari erantzuten saiatzen da bazterketa gertatu gabe eta berdintasun egoera batean.


NOR DA JORGE?


Jorge ikasle ona da, oso lagunartekoa, gurasoak joaten diren txango guztietara joaten da,  8 urte ditu eta eskola arrunt batetara joaten da. Oso burugogorra   da gustuko dituen gauzekin eta Down sindromea dauka.


Gurasoek estutasunak sentitzen zituzten Jorge klasean zegoenean nahiz eta eskolak ahalekin handiak egiten zituen, eta azkenean erabaki zuten eskola berezi batera eramatea.

TESTUAREN IDEI NAGUSIAK:


  • Jorge ezin badu bere anaiaren eskola berberera joan ez da bera denagatik, baizik eta arazo sozial batengatik. 
  • Askotan esaten da hainbat arazoei irtenbidea lortzeko baliabiderik ez daudela, eta beti ekonomiarekin erlazionatze ditugu, ikusi gabe baliabideak irakasle jakitunak eta kontzientziatuak direla hain zuzen ere. Argi dago arazoa ez dela kostu “ handiegiak” izatea,baizik eta  erabakietan irizpide politikoak eta partaidetza-kanalek erabiltzea.
  • Hezkuntza barne-hartzaileago bat behar dugu, non haur guztiek beraien tokia aurkitzen duten eskolan. 
  • Jakin eta ezagutu behar ditugu beste herrialdeetan izan diren esperientziak, posiblea dela ikusteko.
  •  Aldaketak eman behar dira eskolan inklusioa bermatzeko, ikusia izan delako aniztasunean oinarritzen den eskola aberastasunean irakasten duela.

o   Denborari dagokionez, beharrezkoa da irakasleek aukera gehiago izatea beste lankideekin koordinatzeko.

o   Ikasturteak zikloka antolatzen baldin badira, malgutasun handiagoa izango dute helburuak lortzeko.

o   Egiten ari garenaren inguruko zalantzak sortu behar ditugu aldaketak sustatzeko.

o   Egunerokotasunarekin apurtu behar dugu berrikuntzak emateko, eta horretarako laguntza, konfiantza eta segurtasun-sareak beharrezkoak dira eskola barruan.

o   Kultura aldaketa bat ezinbestekoa da, elkarren arteko desberdintasunak positibotzat hartzera igarotzeko


Gainditu al ditugu ikasle jakinekiko ditugun aurreiritziak? Ikasle guztiek ekarpen bat egin dezaketela aitortu al dugu? Ikasle jakinak “ arazo” gisa eta ikasten zailak direlako hezkuntza-sisteman lekua ez dutela ez ikusteko gai izango al gara? Bai, posiblea da, baina gizartearen babesa beharrezkoa dugu. 


Zaila da guztientzako eskola bat egotea gizarte baztertzaile batean.


.


No hay comentarios:

Publicar un comentario