sábado, 23 de noviembre de 2013

GELAKIADEAK? HEZIKETA INKLUSIBOAREN GAKOAK IKASGELAN



0. SARRERA

v  ezkuntza inklusiboa bakarrik lor daiteke JUSTIZIA SOZIAL, ZUZENTASUN ETA PARTAIDETZA DEMOKRATIKO balioetan oinarrituta: GIZARTE ETA HEZKUNTZA KOMUNITATEA sortzeko eta bultzatzeko.

v   Ikasgelan inklusioa: hezkuntza-komunitatea

·         Ikasle guztiek kide izateko eta berdintasunean parte hartzeko eskubidea izatea. Hau da, ikasle guztiak barne hartu eta hezteko gaitasunarekin ikasgelak eraikitzen hasteko prozesuak.
·         KASGELA: Ikastetxearekin eta kokatuta dagoean gizartearen testuinguruarekin lotuta dagon SISTEMA SOZIALTZAT hartzen da.
   Non, ikasgelaren irudiak: 

 - ANIZTASUN
 - GIZARTE                  KOMUNITATETZAT hartzen diren.
             - IKASKUNTZA 
  - LAGUNTZA        

 Hau da: 
 
 




    niztasunari erantzuteko, Hezkuntza Esperientzia Komunetan IKASLE ANIZTASUNA barne hartuko duten: 

  - EGITURA-------------->
  - HARREMANA--------->     eraketan garrantzia jarri.
    - PRAKTIKA ----------->

·         Ikasleentzako eta ikasgelarentzako inklusioak esan nahi du curriculum bakar batekin bideratutako ikaskuntza komuneko testuinguru eta prozesuak sortzea (ez fisikoki soilik).

                
                   Zeinak Curriculum horrek ikasle guztientzako balio duen. Horren      garapen praktikoan dibertsifikatu egiten da.


1.IKASGELA: SISTEMA SOZIAL GISA

v  Ikasgela inklusiboa planteatzeko beharrezkoa da IZAERA SISTEMIKOA aitortzea. Ikasgela sistema sozial bat bezala kontsideratu behar delako.

v  Ikasgela ez da eskolako komunitate inklusibo independentea, baizik eta eskolaren azalpen-testuingurua da.

v  Horretarako ematen diren proposamenak:

          1) IRAKASLEAREN KONPROMISOA LORTZEA:
             - Irakaslearen inplikatzea.
             - Guztiak euren gelako kide bezala hartzea.
             - Irakasleen etengabeko prestakuntza.
          2) HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDEAK ETA PROFESIONALAK BERRIZ ERABILTZEA: 
              - Ikastetxean hezkuntza bereziko baliabide eta profesionalen erabilera berriz                
                 aztertzea.
              - Baliabide guzti horiek erabiltzea.
              - Lana antolatzeko modu berriak pentsatzea.
              - Profesionalak ikasgelaren irakaskuntzan integratzea. 
          3) PROPORTZIO NATURALAK GORDETZEA:
             - Ikastetxeek inguruko ikasleak soilik onartu behar dituzte.
             - Ikasle guztiak ahalik eta ingurune arruntenean hezi eta elkarrekin bizitzea eta                           aukera- berdintasunaren eskubideei uko egitea suposatzen du.
          4) IRAKASLEEN ARTEAN LOTURAK EZARTZEA:

             - Ikastetxeetan laguntza-sare naturalak sustatzea.

             - Inklusioan zerikusia duten irakasle guztiek eskola-komunitate integratua,                       abegitsua eta barne-hezitzaile garatzen eta mantentzen parte hartzen  laguntzea.



2. IKASGELA: ANIZTASUNAREN KOMUNITATEA:

  •   Desberdintasunen baloraketa negatiboa baztertzera eramaten gaitu.
  • Ikasgela bakoitza bere ezaugarri zehatzetara egokitu behar da. 
  • Ikasgelan aniztasuna aitortzeak taldearen aniztasuna, aldagarritasuna eta talde horrek besteekiko duen desberdintasuna aitortzea suposatzen du. 
  •  Ramsey-k (1987), ikuspegi multikulturaletik, honako helburu hauek planteatu ditu, ikasgelan aniztasuna onartuz erabateko inklusio hori lortzeko:
1.       “Ikasleei genero, arraza, kultura, gizarte-maila eta banakako mailako identitate positiboak lantzen laguntzea, eta oso talde desberdinetakoak direla aitortzea eta onartzea.
2.       Haurrak, gizarte zabalago bateko kide senti daitezen gaitzea, beste talde batzuetako gizakiekin erlazionatu, enpatizatu eta identifika daitezen.
3.       Besteen bizitzeko modu desberdinekiko errespetua eta estimua sustatzea.
4.       Besteekiko interesa eta irekitasuna, besteak barne hartzeko gaitasuna eta haur txikiek ezartzen dituzten lehen gizarte-harremanetatik elkarlanean aritzeko nahia suspertzea.
5.       Gizarte garaikidearen kontzientzia errealistaren garapena, gizarte-erantzukizuneko zentzua eta familiatik edo inguruko taldetik urrunago doan kezka aktiboa sustatzea.
6.       Haurrak prestatzea, aztertzaile autonomo eta kritiko izateko, eta euren ingurune sozialean aktibistak izateko.
7.       Haurren banakako Haurren banakako estiloetara, kultur orientabideetara eta jatorrizko baliabide linguistikoetara ondoen egokitzen den gizartean parte-hartzaile oso bihurtzeko, haurrek beharrezkoak dituzten hezkuntza- eta gizarte-mailako gaitasunen garapena bultzatzea.
8.       Eskola eta familien artean erlazio eraginkor eta elkarrenganakoak sustatzea” (Ramsey,1987, 3-4).
  

2.1. Ikasgelako aniztasuna balioetsi eta goraipatzea.

  •  Curriculuma guztion artean sortu behar da, norbanako desberdintasunak errespetatuz hortik habiatuz bakoitzari dagokion curriculuma sortzeko.
  •   Berdintasun-printzipioak ezin ditu desberdintasunak alde batera utzi, ez eta ikasgelaren aniztasuna kontuan hartu gabe utzi ere.
  •    Ez da nahikoa aniztasuna onartzea. Ikasgelak, aniztasunerako espazio nagusi bezala, aniztasuna debaluatu, ukatu edo atzera botatzen duten erreakzioen aurkako borrokan konprometitu behar da.
  •   Gizarte-desorekei nola aurre egin  eta inklusioarekin konprometitutako herritarrak nola sortu ikasleekin lantzea ikasgelan aurrera atera behar den hezkuntzaren helburua da.
  •     Sapon-Shevinen lanean aniztasunaren aitortzea eta aniztasunaren goraipatzea da helburu nagusia, eta horretarako puntu hauek ezinbestekotzat hartzen ditu:
o   Arrazakeriako desberdintasunen errespetu eta aitorpen positiboa. Ikasgelaren praktikan kultura desberdinak ezagutu eta balioesten ez badira, kulturalki instrumentu plurala izateko curriculum komunaren konpromisoa egon arren, beti kultura nagusia gaindituko zaie beste guztiei
o   Genero-desberdintasunak errespetatu eta aitortzeak.
o   Errespetua eta erlijio-desberdintasunak ezagutzea.
o   Trebetasun- eta gaitasun-desberdintasunak errespetatzea. Gaitasunaren arabera negatiboki bereizteko joerari aurre egin behar diogu.
o   Familia-desberdintasunak ezagutu eta errespetatzea. Familia eredu desberdinak ezagutzea.
o   Estereotipoen eta diskriminazioaren aurka agertzeko eredua planteatu behar dugu ikasgelan.

3. IKASGELA: GUZTIONTZAKO IKASKUNTZA-ERKIDEGO BEZALA
(Agurtzane)

·         Ikasgela hezkuntza-espaziotzat hartzen da:
1.       Bertan ikasle eta irakasleek ikasten dute.
2.       Ikaskuntza esperientzia kolektibo eta komunitariotzat ulertzen da, ez banakako prozesu pribatutzat soilik.

·         Ikaskuntza gizarte bat, etengabe eboluzionatzen den gizartea:
1.       Ikasle guztiei ikasteko aukerak eskaintzen dien komunitate inklusiboa:
               - Curriculum diseinua eta garapena.
               - Ikasleek ikasgelan ikasteko modua.
               - Curriculum eza: edozein ikaslek ikasteko duen eskubideari uko egitearen sinonimoa da

·         Irakaslearen erantzunkizuna:
1.       Programazioa anizatsubnera egokitzea.
2.       Banakako egokitzapenak egitea.
3.       Espazioa eta metodoak antolatzea.

·         Ikasgela testuinguru akademikoa da.
1.       Ikasle aniztasunari zuzendutako ikaskuntza sustatuko duen esku-hartze pedagogikoa osatzeko:
               - Ikasgela aniztasunaren ikuspegitik aztertu, analizatu eta ebakuatu behar da.
                              
3.1. Ikasgelako jarduerak.
·          Hezkuntzan (hezkuntza inklusiboan) estandarizatuko curriculumak ez dira nahikoak.
1.       Ikaskuntzari ikuspegi konstruktibista indartu behar.
2.       Ikaslea dakienetik abiatzea eta eraikitzea.
               - Jarduerak ezinbestekoak dira eta ikasleen premiekin konektatu behar dute.
               - Eskola inkusiboa hobetzeko nolako jarduerak egin?
                               - Eskuragarriak.
                               - Baliagarriak.
                               - Erakargarriak.
                               - Esperimentalak.
                               - Lagunduak.
                               - Gogoetatsuak.
                               - Gizartean eragiten dutenak.
                               - Kolektibo eta solidarioak.

3.2. Estrategiak eta multzokatze inklusiboak.

·         Estrategiak lanaren antolakuntza malguari eta ikasgelan ezagutza eraikitzeko modu eta multzokatze berriei buruzkoak dira.
1.       Talde bakoitzaren ezaugarriak adieraztea.
2.       Ikasleei talde horretann arreta dibertsifikatua ematea.
·         Gimeno eta Perez Gomezen ustez, printzipio orokorrak:
1.       Zeregin motak: ez beti guztiontzako berdinak.
2.       Lan unitate egituratuak eta jarraitzeko errazak: independienteki lan egiteko eta zailtasun gehien dutenei laguntzea aukera ematen dute.
3.       Gaien azterketan eta horien zati batean bereiztea: maila desberdinak aurkeztea.
4.       Ikasle-azpitaldeen artean irakaslearen denboraren banaketa.
5.       Talde txikitan lan egiteko ikasleen banaketa.
6.       Curriculuma garatzeko bitarteko dibertsifikatuak.
·      
          Guztientzako pentsatutako irakaskuntzak malgutauna exijitzen du.
1.       Curriculumean.
2.       Ikasgelan.
·        
          Guztientzako testuinguak sustatzeko:
1.       Taldekatze malguak eta kooperatiboak.


3.2. 1. Taldekatze malguak.

·         Talde heterogeneo eta malgutak ikasleen ikasteko aukeran oinarritu.
1.       Ikasleak erlazionatzen dira eta ikaste-erritmoan lan egiten dute:
               - Jarduera bat egiteko ikasleak maila bera ez izan arren elkartzen dira.
               - Pertsonen arteko komunikazioa eta erlazioak bultzatu.
2.       Garcia Suarezen arabera, Taldekatze malguen abantailak:
               - Hezkuntza sisteman irakaskuntza ez hain graduatua eskaini.
               - Irakaskuntza jarraituagoa esakini.
               - Gizabanakoaren gaitasun eta premien progarmazioa exijitu.
               - Irakaskuntzaren helburuak zehatz definitu.
               - Curriculum eremuak lotu.

3.2. 2. Metodo kooperatiboak.

·         Planteamendu lehiakorren eta gizabanakoaren gainetik egon behar.
1.       Ikaskuntza ikaskideen arteko elkarrekintzan oinarritu.
2.       Metodo kooperatiboen oinarrian jokabide-psikologia eta psikologia soziala elkartu.
3.       Ikasleek ikaskuntzari balio handiagoa eman:
               - Ikasleei elkarren artean laguntzeko motibazioa eman.
               - Ikasleek taldean bertan elkarri arreta eman eta banakako laguntza eskaini.


4. IKASGELA: KOMUNITATE SOZIAL GISA
   
  •   Ikasgela komunitate inklusibo sozial bihurtzeak tradizional ez den modu batera antolatzea eta pentsatzea exijitzen du.
  •   Ikasgelak arauak eta ohiturak ditu; hauek ez dira beti modu explizituan erakusten. Askotan adierazi gabe ulertu eta gordeegiten dira.
  •   Hargreaves eta beste egile batzuek eskolako hiru arau maila identifikatu zituzten
1.       Arau instituzionala: esaterako, ikastetxean nola jantzi, ze hizkuntza erabili…
2.       Egoera arauak: egoera espezifikotan jokatzeko moduari buruzkoak gehi arau pertsonalak.
3.       Ikasgelako giroa arautzen dutenak: Ikasgelako giroak bertan gertatzen dena markatzen du.
  •   Testuinguruaren ezaugarri fisikoek eta giro faktoereek ere zerekusia dute ikasgelako jokabidearekin.
1.       Antolakuntza eta banaketa espaziala
2.       Altzari motek eta horiek antolatzeko moduak
3.       Koloreek, argiek, eserlekuen erosotasunak, materialak eta dekorazioak eragina dute.
4.       Irakaslea eta ikasleak: taldearen asmoak eta antolakuntzak elkar trukatzeko giro sortzen du.
  •      Ikasgelaren barruan ikasleen eta irakaslearen roal egoera sozial batean sortuko dira. Hauek ulertzeko ikusten duguna baina urrutiago joan behar dugu.
  •  Ikasgelako bizitza ulertzeko irakasleak eta ikasleek nola pentsatzen duten ulertu behar dugu.
  •      Prozesu kognitibo bat baino gehiago da ikaskuntza. Arlo sozialak afektiboak eta eraginkorrak erabateko garrantzia dute.
  •    Ikasgelan sortzen diren komunitate inklusibo sozialen ezaugarriak
1.       Arauen definizio argia eta ulergarria: ikasgelan espero den tratamendu justu eta berdinaren filosofia islatzen dute.
2.       Taldearen arauak guztien artean egitea:  arauak elkarrekin eginez beraienak sentitzen dute eta erantzukizun handiagoa izaten dute.
3.       Malgutasuna erabakietan: beharrezkoa den guztietan berriz aztertu behar dira arauak.


  

5. IKASGELA: LAGUNTZA KOMUNITATE GISA

  •     Laguntza ez da loturarik ez duen edo kanpoan dagoen zerbait bezala ulertu behar.
  •     Barne hartzeko eta aitortzeko elementua izan behar du.
  •  Ikasgela inklusiboak planteatzen duen laguntza eskolan irakasleen arteko alderatzea, elkarrizketa, irtenbideak elkarrekin bilatzea eta ikerketa bultzatzen duena da.
  •     Azterketa eta eztabaida kritikoaren bidez hezkuntza praktika eraikitzea eta desegitera eramaten duen prozesua da.
  •    Nola egituratu daiteke laguntza hori?
o   Laguntza-sare naturalen sustapena: irakaskuntza laguntza bezala ikasleak erabiliz planteatzea: talde koperatibo baten ikaskuntza sistemak, ikasleek beste ikasleek ikas dezaten laguntzen duten kideen arteko tutoretzatan oinarritutako ikaskuntza sistemak.
o   Aditu baten laguntza ikasgela barruan: laguntza espezializatua behar denean, irtenbide onena laguntza hori gela barruan ematea da.
  •     Laguntza ikasgela batean laguntza:   ez dago ezer frogatzen duenik laguntza ikasgelatik kanpo emateak onuragarriagoa denik.

5.2 Ikaskideen arteko laguntza-erkidegoaren sorrera. 

  •    Ikasleek ikasgelan guztiendako giro soziala sortzen eta eskolara edo komunitatera zabaltzen nola lagundu dezaketen ikusiko dugu.
o   Ikaskideen arteko laguntza-sareak: inklusioa errazteko ikasle batzuek besteei eskaintzen dieten laguntzan oinarritzen den estraetgia-multzo gero eta zabalagoa hartzen da.
o   Lankide eta lagunen sistema: harremanetarako eta egokitzeko arazo larriak dituzten ikasleen kide eta lagun bezala jarduten duten lagun boluntarioen zirkulu bat sortzean oinarritzen da. Batez ere jarduera estracurricular eta komunitarioetara zuzentzen da.
o   Lagun taldea: ikastetxera heltzean, hezkuntza premia sakonak dituen ikasle baten inguruan “lagun talde “ bat jartzen da. 

          •  Lehen zirkuluan, harreman zuzena duten pertsonak eta lotura maila murriztuz, azken zirkuluan harreman profesionalak mantentzen dituen pertsonak ipintzen dira
          • Ikasle bakoitzak bere zirkulua egin eta ondoren ikasle berriarenak ezartzen saiatu behar da.
          •    Epe laburrera oso emaitza positiboak.
o   Ikaskideen arteko lankidetza taldeak  lankidetza-sareko modu arruntena, ikasleen ekimenari jarraituz bertara euren borondatez joaten diren beste hainbat ikasleren eskaerei erantzuteko ikastetxeetan  ikasle talde batek eskaintzen duen espazio eta  denbora espezifiko bat sortzea da.
o   Ikaskideen arteko laguntza-batzordeak: ikasgelan bertan sortutakoa da. Bertara txandaka ikasleak gehitzen doaz. Helburua ikasgela komunitateen arteko laguntza hobetzeko moduen azterketa egitea da.




6. HEZKUNTZA INKLUSIBORAKO HAINBAT GAKO

  •   BARNE ERRONKAK:
1. BARNE HARTZEKO FOKUA ZABALTZEA:
·         Hezkuntza inklusiboa eskola ingurunera eta komunitatera zabaltzea.
·         Eskolak eta gizarteak inklusioa bultzatzeko aukera egokiak.

2. KANPORATZEA SALATU:
·         Kanporatzearen eraikuntza sozialaren ideia onartu eta ikerketa agendatara eta arlo profesionalera gehitzea.

3. INKLUSIOAREN EZAGUTZAREN ERAIKUNTZAN LAGUNTZEA:
·         Hezkuntza inklusiboaren oztopoak eta konplexutasunek ezagutza eraikitzean eragiten dute.

·         Ezagutza eraikitzeko bideak:
      - Izaera kritiko eta dialogikoa
      - Teoria eta praktikaren arteko “elkarrizketa” eta eztabaida
      - Diskurtso eta profesionalen eraikuntzari laguntza.


4. KANPORATZERA BULTZATZEN DUTEN INDARREN AURKA JARDUN:
·         esberdintasunak onartu eta barne hartzen dituen eta desberdintasunak kanporatzen dituen gizarteak hirritar izaten ikasteko aukera ematen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario