sábado, 9 de noviembre de 2013

Ez da ‘autista’, Mikel da. Umea da, ikaslea da, eta, ume den neurrian, premiak ditu; hortik datoz desgaitasun eta gabezia guztiak



     Ana Casas eta Leire Darretxe unibertsitateko irakasleei egindako elkarrizketaren analisia:


  •  “ Normala” da, desberdina izatea.
Kontzeptuak argitzen:
o   Integrazioa: Errealitate “ normal” horretan, “ desberdinak” diren pertsona horiek integratzea suposatzen du.

o   Inklusioa: Inklusioaren ikuspegitik onartzen dugu hasiera-hasieratik guztiok desberdinak garela eta guztiok eskubide berdinak ditugula eskola arruntetan egoteko. Ikuspegi honetatik ulertzen dugu guztiok berezitasunak ditugula eta elkarbizitza sustatzea dugula helburu.
  • Inklusioa prozesu bat da eta posiblea da, praktikan hainbat eredu inklusibo ezagutzen direlako.
  •  Beste begirada bat eskaini behar diogu gizartearen arlo guztiei eta etiketak kendu, ulertzeko guztiok pertsonak garela gure behar indibidualekin.
  •   Eskola inklusiboak aurre egin behar dio aniztasunari. Baina, zer da aniztasuna?

o   Kultura, interesak, ikasteko erritmoak, izaerak, trebetasunak…
o   Ez da zerbait negatiboa.
o   Naturala da.
o   Bakarrak eta errepika ezinak egiten gaitu pertsonak bezala.

  •  Inklusioa prozesu bat baldin  bada, nondik hasi?

o   Hausnarketak egin.
o   Curriculum irekiak sortu: egokitzapenak eta aldaketak  emateko aukerak eman.
o   Eskolaren antolaketa birplanteatu.
o   Gelan irakasle bakoitzak aldaketak eman behar ditu haur guztiek aukera berdinak izateko.
o   Haurren mikrosistemetatik hasi behar gara, agian ez da posible eskola osoko funtzionamendua aldatzea, baina bai ordea gelakoa irakaslearen lanaren bitartez. 

  •  Behar bereziak dituzten haurrak tutoreen ardurapean egon behar dira, nahiz eta Pedagogia Terapeutikoko eta Laguntza Irakaslearen ekarpenak izan.  Guztien inplikazioa eta elkarlana ezinbestekoa da.
  • Ikaslea ez da arazoa, arazoa sistemaren antolaketa eta erantzuna da.
  • Inklusioa ez da soilik aniztasun horretatik datorrenarentzat, guztiontzat da.  
  • Familia askok beldur dira inklusioa beraien seme-alaben geletan gauzatzeaz, baina informazio falta dutelako da, aniztasunak gelak aberasten dituelako.

Textu originala: http://didacticaeducacioninfantil.wikispaces.com/page/pdf/Ez+da+autista+ume+bat+da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario