martes, 26 de noviembre de 2013

EDUCACIÓN PARA LA INCLUSIÓN O EDUCACIÓN SIN EXCLUSIONES - DEFINIZIOAK.



Liburu honetan kontzeptu berri ugari aurkitu ditugu, eta ona hemen horien glosategi bat inklusioaren ikuspegitik:

  • ANIZTASUNA: Haur guztiak desberdinak dira, eta horren ondorioz, erantzun pedagogiko  zehatzak eta anitzak behar dituzte.
  • HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: Erlatiboak dira eta inguruko egoerarekin guztiz erlazionatutak daude, hau dela eta, ez dira hasiera batetik ezarritak egon behar ikaslearengan.
  • LAGUNTZA PEDAGOGIKOA: Honetan garrantzitsuena ez da gure erantzunaren zergatia, baizik eta nola aurrera eramaten dugun erantzunaren prozesua. 
  • HEZKUNTZA BEREZIA: Ikuspegi honetatik haurra ikusten dugu dituen arazo guztien iturburu bezala eta diagnostiko bat lortu ondoren berarekin lan egiten hasten gara, eskola arruntetik at. Eskola arruntetan ez daukate tokirik eta paraleloa den mundu batean sartzen ditugu segregazioa bultzatuz. Bere aukerak murrizten ditugu, oinarrian uste izanik bere onurako dela. Bere zailtasunetan oinarritzen gara erantzun pedagogikoa ematerakoan.
  • KALITATEZKO HEZKUNTZA: Aniztasunean oinarritzen den eskola oinarrian izanik, haur bakoitzarentzat beharrezkoak diren ikaskuntzak eskaintzea. Horretarako curriculum-a indibidulki landu beharko da, planifikatuz , eskianiz eta ebaluatuz haur bakoitzaren curriculum-a. 
  • GIZARTE ESKLUSIOA: Bizi den gizarte komunitatetik eta bere egunerokotasunetik pertsona bat alde batera utzi aintzakotzat hartu gabe. Horrek eramaten dio bere autonomia galtzera bizi den gizartean integratzeko eta parte hartzeko.
  • ASIMILAZIO PROZESUA: Prozesu bat non " kanpoan" daudenak barruko egoerari egokitu behar diren. bertan daudem baloreak eta funtzionamenduak onartuz. Integrazio fisikoa.
  • HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN KONTZEPTUA: Ikuspegi honen bodez ikaslearen izaera eta nortasuna  ikusten da arazo guztien sorburua bezala alde batera utziz berari sortzen dizkioten zailtasunak.
  • " OZTOPOAREN" IKUSPEGIA: Ikuspegi honen bidez ikusten dugu kontestu soziala dela arazoen sorburu nagusia, bere inguruan dauden egoerak bere gaitasunak mugatu ahal dituelako.  Eskolaren egoera edota eskaintzen duen plangintza negatiboa denean eta gainera ikasleekin harremanak negatiboak direnean, ondorio bakarra hezkuntza zailtasunak sortzea dakar.
  • KONTROLAREN EGOKITZE PROZESUA: Ikasleari ikasten irakatsi behar diogu. Hasiera batean ikasleak gure lagutnzaren beharra izango du bere ikaskuntza prozesuak aurrera eramateko, baina baliabideak eman behar dizkiogu bera izan daitezen bere ikaskuntz aprozesuaren jabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario