sábado, 16 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA INKLUSIBOA ESKOLAN


Egilea: Gerardo Echeita.
 
 

Gerardo Echeitak 2012ko abenduraren 13an Madrilen egindako mahai inguruaren laburpen txiki bat:
·         Hezkuntza inklusiboa eskubide bat da eta legedietan ezarrita egon beharko litzateke.
Inklusio eredua hiru idei nagusietan banatzen du:
·         Hezkuntza inklusiboaz hitz egitea gizarte eredu batez hitz egitea suposatzen du. Guztiok parte hartu behar dugu aldaketa horretan eta ez baztertuak daudenak soilik. Aurrera egiten lagunduko digun gizarte eredua sortu behar dugu guztiok elkarrekin bizi ahal izateko.
·         Aniztasunaren errekonozimendua, non eskolak garrantzi handiko esku-hartzea daukan sortu nahi dugun gizarte eredu horretan aldaketak emateko. Haurrei jakinarazi behar diegu ez daudela izateko edo pentsatzeko era baliotsuagoak eta ondorioz ez dugula inork gutxitu behar bere izateagatik.
·         Esperientzia eta praktika positiboak ezagutu ditugu jakiteko inklusioa ez dela utopia bat, errealitate posible bat baizik. Ondorioz, galdera baten aurrean jartzen gaitu:
o   Zer behar dugu inklusioa eskola arrunt batean aurrera eramateko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario