jueves, 14 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA SISTEMA INKLUSIBOAK GARATZEA




EGILEA: Mel Ainscow. Manchesterreko unibertsitatea.

Mel Ainscow


  • Hezkuntza premia bereziak dituzten zernahi adin txikiko haurrek aipaturiko behar hauek aseko dituen pedagogía baten baitan tokia eta babesa eman beharko diote eskola arrunt batean.

  • Inglaterran: Hezkuntza arloan kontzentzu bat dago parlamentari guztien artean aldaketak aldiro ez izateko. Horko tokiko agintariek lekukoak dira eta horiek ardura handia daukate beraien eskoletan. Haien helburua da  eskola ahalik eta egokien moldatzea gizartearen beharretara eta horretan jarduten dute buru belarri.

KONTZEPTUAK ARGITZEN:


  • INTEGRAZIOA:  Eskoletan bakarrik egiten dira aldaketak heziketa bereziko ikasleentzat.

  • INKLUSIOA: Eskolaren berregituraketan oinarritzen dira guztien beharrak asetzeko.

  • SALAMANKAKO ITZARMENA: Hezkuntza premia bereziak dituen zernahi adin txikiko haurrak aipaturiko beharrak aseko dituen pedagogia baten baitan tokia eta babesa eman beharko diote eskola arrunt batean sartzeko eskubidea izateko.

HEZKUNTZA SISTEMEN BILAKAERA:


  • Emaitzei begiratuta, dirudi oso portzentaje txikia daukagula eskola berezietan eskolatuta, baina gogoan izan behar dugu edozein izanda zenbakiak, pertsona horiek baztertuak sentituko direla.

  • Eskola bakoitzak erabakitzen du zer nolako hobekuntzak eta inklusio programak egiten dituen. 
    •    Hezkuntza garatzeko plana ( HGP)-  eskolak nola funtzionatu behar duen azaltzen duena.
    • Harremanei buruzko praktikaren kodeak. 
    •  Finantziazio justuaren printzipioak. Nola banatu behar dugu daukagun dirua? 
    •   Tokiko Hezkuntza agintarien ikuskaritza markoa: Eskolaren eta programaren gabezi eta indarguneak identifikatu behar ditu.

LANKIDETZA IKERKETAK:


  • Zuzendariekin lankidetzan garaturiko ikerketa praktikoak, hezkuntza prozesuak hobeto ulertzeko.

  • Partaideak:

                Hezkuntza agintariak.
                Unibertsitateak.
                Irakasleak.
               

  • Ondorioak:

                H.P.B. eskualdeko lankidetzak.
                Kanpoko lankidetzak.


  • Honen helburua zen eskola komunitatearen partaide guztien artean eskolako egoeraren inguruko ebaluazioak egitea, aldaketak gauzatzeko.

PARADIGMA BERRIA:


  • Dependentzia- independentzia:


Lehia eta hautaketa: Ikastetxe edo ikasle talde baten arrakasta beste zenkaiten porrotaren kontura.

  • Interdependentzia:

    •  Babesa eta lehia metodoa: Elkarlanean oinarritzen da, non sustatzen den guztiok elkarri laguntzea eta baten arrakasta, guztien arrakasta izatea.  Aldi berean, beste ikastetxeekin lan egiten da, ikuspegi desberdinak kontuan izateko. Horren ondorioz, honelako onurak lortzen dira. 
      • Gogoetak egiteko aukera eta beste ikuspegia ezagutzeko momentuak  sustatutzea.
      •  Ikastetxeek funtzionatzeko erabiltzen dituzten moduen araberako idei berriak lortzea.   
    • Autoanalisia: Eskolako elementu guztiak gainbegiratzeko.
    • Lan estua: Gurasoekin, tokiko komunitateekin, eta gobernuko nahiz borondatez bestelako erakundeekin.

KUDEAKETAN DITUEN ONDORIOAK:


  • Lankidetza: Behin helburuak lortu izan direla, sortu egin diren taldeak desegiten dira, eta aurreko egoera berdinera bueltatzen gara, atzean utzita lortu ditugun beste aukerak.

  • Kolegialtasunak: Komunitarioa da eta sortu egin diren taldean elkarrekin jarraituko dute nahiz eta helburuak lortu egin diren.

AUTOANALISIAREN ESPARRURANTZ:

Praktika inklusiboaren sustapena:



  • Zer da inklusioa eskolarendako?
  • Kudeaketa eraginkorra da?

  • Nola jokatzen dugu arazoen aurrean?

  • Ditugun politikak, plangintzak, prozesuak … erraztasunak ematen dizkigute?

  • Daukagun plangintza erraztasunak ematen dizkigu?

  • Finantziazioa: Banatu egin diren fondoak berdinak al dira?

  • Babesa era erronkak: Helburuak ulertzen dira? Familiak eta beste eskolekin elkartzeko erraztasunak daude?

  • Aniztasunari erantzuna:  Beste estrategia edo programarik al daude?

  • Adituen zerbitzuak: Erabiltzeko erak inklusiboak dira?

  • Lankidetzak: Ikastetxeen artean koordinaziorik al dago?

  • Datu bilketa: Ebaluazio irizpideak koherenteak dira inklusioarekin?

  • Garapen eta prestakuntza pertsonala: Badago finantziazioa profesionalen garapena lortzeko?  Ez ditugu aurrerapenak emango lehenik eta behin gure irakasleek horren inguruko formakuntzarik jasotzen ez badute.


EMAITZAK:
 
Faktore nagusiak:
                Finantziazioa
                Datu bilketa
                Inklusioaren inguruan zegoen definizioa.


INKLUSIO HITZAREN ESANAHIA.


  • Inklusioa prozesu bat eta bertan aniztasunari erantzun behar zaio oztopoak identifikatuz eta ezabatuz.

  • Inklusioak ikasle guztien asistentzia, partaidetza eta errendimendua hartzen ditu barne.

  • Inklusioak arreta berezia jartzen du zokoraturik edo bazterturik gelditzeko arriskuan dauden ikasle taldeetan eta behar bezalako errendimendua lortzeko zailtasunak dituzten taldeetan.

ETORKIZUNERAKO BEGIRADA:


  • Sortu izan diren talde elkarreragileak onurak ekartzea eskola komunitateari.

  • Egin diren ikerketek gai konplexuak artikulatzeko laguntzaemango digu

Testu originala: Hezkuntza sistema inklusiboak garatzea

No hay comentarios:

Publicar un comentario