v ezkuntza inklusiboa bakarrik lor
daiteke JUSTIZIA SOZIAL, ZUZENTASUN ETA PARTAIDETZA DEMOKRATIKO balioetan
oinarrituta: GIZARTE ETA HEZKUNTZA
KOMUNITATEA sortzeko eta bultzatzeko.
v Ikasgelan inklusioa:
hezkuntza-komunitatea
·
Ikasle guztiek kide izateko eta
berdintasunean parte hartzeko eskubidea izatea. Hau da, ikasle guztiak barne
hartu eta hezteko gaitasunarekin ikasgelak eraikitzen hasteko prozesuak.
· KASGELA: Ikastetxearekin eta kokatuta
dagoean gizartearen testuinguruarekin lotuta dagon SISTEMA SOZIALTZAT hartzen
da.
Non, ikasgelaren irudiak:
- ANIZTASUN
- GIZARTE KOMUNITATETZAT
hartzen diren.
- IKASKUNTZA
- LAGUNTZA
Hau da:
niztasunari erantzuteko, Hezkuntza
Esperientzia Komunetan IKASLE ANIZTASUNA barne hartuko duten:
- EGITURA-------------->
- HARREMANA---------> eraketan garrantzia jarri.
- PRAKTIKA ----------->
·
Ikasleentzako eta ikasgelarentzako
inklusioak esan nahi du curriculum bakar
batekin bideratutako ikaskuntza komuneko testuinguru eta prozesuak sortzea
(ez fisikoki soilik).
Zeinak Curriculum horrek ikasle guztientzako
balio duen. Horren garapen praktikoan
dibertsifikatu egiten da.
1.IKASGELA: SISTEMA SOZIAL GISA
v Ikasgela inklusiboa planteatzeko beharrezkoa da IZAERA SISTEMIKOA aitortzea. Ikasgela sistema sozial bat bezala
kontsideratu behar delako.
v Ikasgela ez da
eskolako komunitate inklusibo independentea, baizik eta eskolaren
azalpen-testuingurua da.
v Horretarako ematen diren proposamenak:
1) IRAKASLEAREN
KONPROMISOA LORTZEA:
- Irakaslearen inplikatzea.
- Guztiak euren gelako kide bezala hartzea.
- Irakasleen etengabeko prestakuntza.
2) HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDEAK ETA
PROFESIONALAK BERRIZ ERABILTZEA:
- Ikastetxean hezkuntza bereziko baliabide eta profesionalen erabilera
berriz
aztertzea.
- Baliabide guzti horiek erabiltzea.
- Lana antolatzeko modu berriak pentsatzea.
- Profesionalak ikasgelaren irakaskuntzan integratzea.
3) PROPORTZIO NATURALAK
GORDETZEA:
- Ikastetxeek inguruko ikasleak soilik onartu
behar dituzte.
- Ikasle guztiak ahalik eta ingurune
arruntenean hezi eta elkarrekin bizitzea eta aukera- berdintasunaren eskubideei uko
egitea suposatzen du.
4) IRAKASLEEN ARTEAN LOTURAK
EZARTZEA:
- Ikastetxeetan laguntza-sare naturalak
sustatzea.
- Inklusioan zerikusia duten irakasle guztiek
eskola-komunitate integratua, abegitsua eta barne-hezitzaile garatzen eta
mantentzen parte hartzen laguntzea.
2. IKASGELA: ANIZTASUNAREN
KOMUNITATEA:
-
Desberdintasunen baloraketa
negatiboa baztertzera eramaten gaitu.
- Ikasgela bakoitza bere ezaugarri
zehatzetara egokitu behar da.
- Ikasgelan aniztasuna aitortzeak
taldearen aniztasuna, aldagarritasuna eta talde horrek besteekiko duen
desberdintasuna aitortzea suposatzen du.
- Ramsey-k (1987), ikuspegi
multikulturaletik, honako helburu hauek planteatu ditu, ikasgelan aniztasuna
onartuz erabateko inklusio hori lortzeko:
1. “Ikasleei genero, arraza, kultura, gizarte-maila eta banakako mailako
identitate positiboak lantzen laguntzea, eta oso talde desberdinetakoak direla
aitortzea eta onartzea.
2. Haurrak, gizarte zabalago bateko kide senti daitezen gaitzea, beste
talde batzuetako gizakiekin erlazionatu, enpatizatu eta identifika daitezen.
3. Besteen bizitzeko modu desberdinekiko errespetua eta estimua sustatzea.
4. Besteekiko interesa eta irekitasuna, besteak barne hartzeko gaitasuna eta
haur txikiek ezartzen dituzten lehen gizarte-harremanetatik elkarlanean
aritzeko nahia suspertzea.
5. Gizarte garaikidearen kontzientzia errealistaren garapena,
gizarte-erantzukizuneko zentzua eta familiatik edo inguruko taldetik urrunago
doan kezka aktiboa sustatzea.
6. Haurrak prestatzea, aztertzaile autonomo eta kritiko izateko, eta euren
ingurune sozialean aktibistak izateko.
7. Haurren banakako Haurren banakako estiloetara, kultur orientabideetara
eta jatorrizko baliabide linguistikoetara ondoen egokitzen den gizartean
parte-hartzaile oso bihurtzeko, haurrek beharrezkoak dituzten hezkuntza- eta
gizarte-mailako gaitasunen garapena bultzatzea.
8. Eskola eta familien artean erlazio eraginkor eta elkarrenganakoak
sustatzea” (Ramsey,1987, 3-4).
2.1. Ikasgelako aniztasuna balioetsi eta
goraipatzea.
- Curriculuma guztion artean sortu
behar da, norbanako desberdintasunak errespetatuz hortik habiatuz bakoitzari
dagokion curriculuma sortzeko.
-
Berdintasun-printzipioak ezin ditu
desberdintasunak alde batera utzi, ez eta ikasgelaren aniztasuna kontuan hartu
gabe utzi ere.
-
Ez da nahikoa aniztasuna onartzea.
Ikasgelak, aniztasunerako espazio nagusi bezala, aniztasuna debaluatu, ukatu
edo atzera botatzen duten erreakzioen aurkako borrokan konprometitu behar da.
-
Gizarte-desorekei nola aurre
egin eta inklusioarekin konprometitutako
herritarrak nola sortu ikasleekin lantzea ikasgelan aurrera atera behar den
hezkuntzaren helburua da.
-
Sapon-Shevinen lanean
aniztasunaren aitortzea eta aniztasunaren goraipatzea da helburu nagusia, eta
horretarako puntu hauek ezinbestekotzat hartzen ditu:
o
Arrazakeriako desberdintasunen
errespetu eta aitorpen positiboa. Ikasgelaren
praktikan kultura desberdinak ezagutu eta balioesten ez badira, kulturalki
instrumentu plurala izateko curriculum komunaren konpromisoa egon arren, beti
kultura nagusia gaindituko zaie beste guztiei
o
Genero-desberdintasunak
errespetatu eta aitortzeak.
o
Errespetua eta
erlijio-desberdintasunak ezagutzea.
o
Trebetasun- eta
gaitasun-desberdintasunak errespetatzea. Gaitasunaren
arabera negatiboki bereizteko joerari aurre egin behar diogu.
o
Familia-desberdintasunak
ezagutu eta errespetatzea. Familia eredu desberdinak
ezagutzea.
o
Estereotipoen eta
diskriminazioaren aurka agertzeko eredua planteatu behar dugu ikasgelan.
3. IKASGELA: GUZTIONTZAKO IKASKUNTZA-ERKIDEGO BEZALA
(Agurtzane)
·
Ikasgela hezkuntza-espaziotzat
hartzen da:
1. Bertan ikasle eta irakasleek ikasten dute.
2. Ikaskuntza esperientzia kolektibo eta komunitariotzat ulertzen da, ez
banakako prozesu pribatutzat soilik.
·
Ikaskuntza gizarte bat, etengabe
eboluzionatzen den gizartea:
1. Ikasle guztiei ikasteko aukerak eskaintzen dien komunitate inklusiboa:
-
Curriculum diseinua eta garapena.
-
Ikasleek ikasgelan ikasteko modua.
-
Curriculum eza: edozein ikaslek ikasteko duen eskubideari uko egitearen sinonimoa da
·
Irakaslearen erantzunkizuna:
1. Programazioa anizatsubnera egokitzea.
2. Banakako egokitzapenak egitea.
3. Espazioa eta metodoak antolatzea.
·
Ikasgela testuinguru akademikoa
da.
1. Ikasle aniztasunari zuzendutako ikaskuntza sustatuko duen esku-hartze
pedagogikoa osatzeko:
-
Ikasgela aniztasunaren ikuspegitik aztertu, analizatu eta ebakuatu behar da.
3.1. Ikasgelako jarduerak.
·
Hezkuntzan (hezkuntza inklusiboan) estandarizatuko curriculumak ez dira
nahikoak.
1. Ikaskuntzari ikuspegi konstruktibista indartu behar.
2. Ikaslea dakienetik abiatzea eta eraikitzea.
-
Jarduerak ezinbestekoak dira eta ikasleen premiekin konektatu behar dute.
-
Eskola inkusiboa hobetzeko nolako jarduerak egin?
-
Eskuragarriak.
-
Baliagarriak.
-
Erakargarriak.
-
Esperimentalak.
-
Lagunduak.
-
Gogoetatsuak.
-
Gizartean eragiten dutenak.
-
Kolektibo eta solidarioak.
3.2. Estrategiak eta
multzokatze inklusiboak.
·
Estrategiak lanaren antolakuntza
malguari eta ikasgelan ezagutza eraikitzeko modu eta multzokatze berriei
buruzkoak dira.
1. Talde bakoitzaren ezaugarriak adieraztea.
2. Ikasleei talde horretann arreta dibertsifikatua ematea.
·
Gimeno eta Perez Gomezen ustez,
printzipio orokorrak:
1. Zeregin motak: ez beti guztiontzako berdinak.
2. Lan unitate egituratuak eta jarraitzeko errazak: independienteki lan
egiteko eta zailtasun gehien dutenei laguntzea aukera ematen dute.
3. Gaien azterketan eta horien zati batean bereiztea: maila desberdinak
aurkeztea.
4. Ikasle-azpitaldeen artean irakaslearen denboraren banaketa.
5. Talde txikitan lan egiteko ikasleen banaketa.
6. Curriculuma garatzeko bitarteko dibertsifikatuak.
·
Guztientzako pentsatutako
irakaskuntzak malgutauna exijitzen du.
1. Curriculumean.
2. Ikasgelan.
·
Guztientzako
testuinguak sustatzeko:
1. Taldekatze malguak eta kooperatiboak.
3.2. 1. Taldekatze malguak.
·
Talde heterogeneo eta malgutak
ikasleen ikasteko aukeran oinarritu.
1. Ikasleak erlazionatzen dira eta ikaste-erritmoan lan egiten dute:
-
Jarduera bat egiteko ikasleak maila bera ez izan arren elkartzen dira.
-
Pertsonen arteko komunikazioa eta erlazioak bultzatu.
2. Garcia Suarezen arabera, Taldekatze malguen abantailak:
-
Hezkuntza sisteman irakaskuntza ez hain graduatua eskaini.
-
Irakaskuntza jarraituagoa esakini.
-
Gizabanakoaren gaitasun eta premien progarmazioa exijitu.
-
Irakaskuntzaren helburuak zehatz definitu.
- Curriculum
eremuak lotu.
3.2. 2. Metodo kooperatiboak.
·
Planteamendu lehiakorren eta
gizabanakoaren gainetik egon behar.
1. Ikaskuntza ikaskideen arteko elkarrekintzan oinarritu.
2. Metodo kooperatiboen oinarrian jokabide-psikologia eta psikologia
soziala elkartu.
3. Ikasleek ikaskuntzari balio handiagoa eman:
-
Ikasleei elkarren artean laguntzeko motibazioa eman.
- Ikasleek taldean
bertan elkarri arreta eman eta banakako laguntza eskaini.
4. IKASGELA: KOMUNITATE SOZIAL GISA
-
Ikasgela
komunitate inklusibo sozial bihurtzeak tradizional ez den modu batera
antolatzea eta pentsatzea exijitzen du.
-
Ikasgelak
arauak eta ohiturak ditu; hauek ez dira beti modu explizituan erakusten.
Askotan adierazi gabe ulertu eta gordeegiten dira.
-
Hargreaves eta beste egile batzuek
eskolako hiru arau maila identifikatu zituzten
1. Arau instituzionala: esaterako, ikastetxean nola jantzi, ze hizkuntza erabili…
2. Egoera arauak: egoera espezifikotan jokatzeko moduari buruzkoak gehi arau pertsonalak.
3. Ikasgelako giroa
arautzen dutenak: Ikasgelako giroak bertan
gertatzen dena markatzen du.
-
Testuinguruaren
ezaugarri fisikoek eta giro faktoereek ere zerekusia dute ikasgelako
jokabidearekin.
1. Antolakuntza eta banaketa espaziala
2. Altzari motek eta horiek antolatzeko moduak
3. Koloreek, argiek, eserlekuen erosotasunak, materialak eta dekorazioak
eragina dute.
4. Irakaslea eta ikasleak: taldearen asmoak eta antolakuntzak elkar
trukatzeko giro sortzen du.
-
Ikasgelaren
barruan ikasleen eta irakaslearen roal egoera sozial batean sortuko dira. Hauek
ulertzeko ikusten duguna baina urrutiago joan behar dugu.
- Ikasgelako
bizitza ulertzeko irakasleak eta ikasleek nola pentsatzen duten ulertu behar
dugu.
-
Prozesu
kognitibo bat baino gehiago da ikaskuntza. Arlo sozialak afektiboak eta
eraginkorrak erabateko garrantzia dute.
-
Ikasgelan
sortzen diren komunitate inklusibo sozialen ezaugarriak
1. Arauen definizio argia
eta ulergarria: ikasgelan espero den tratamendu
justu eta berdinaren filosofia islatzen dute.
2. Taldearen arauak
guztien artean egitea: arauak elkarrekin eginez beraienak sentitzen dute eta erantzukizun
handiagoa izaten dute.
3. Malgutasuna
erabakietan: beharrezkoa den guztietan berriz aztertu behar dira
arauak.
5. IKASGELA: LAGUNTZA KOMUNITATE GISA
-
Laguntza
ez da loturarik ez duen edo kanpoan dagoen zerbait bezala ulertu behar.
-
Barne
hartzeko eta aitortzeko elementua izan behar du.
- Ikasgela
inklusiboak planteatzen duen laguntza eskolan irakasleen arteko alderatzea,
elkarrizketa, irtenbideak elkarrekin bilatzea eta ikerketa bultzatzen duena da.
-
Azterketa
eta eztabaida kritikoaren bidez hezkuntza praktika eraikitzea eta desegitera
eramaten duen prozesua da.
-
Nola
egituratu daiteke laguntza hori?
o Laguntza-sare
naturalen sustapena: irakaskuntza
laguntza bezala ikasleak erabiliz planteatzea: talde koperatibo baten
ikaskuntza sistemak, ikasleek beste ikasleek ikas dezaten laguntzen duten
kideen arteko tutoretzatan oinarritutako ikaskuntza sistemak.
o Aditu
baten laguntza ikasgela barruan:
laguntza espezializatua behar denean, irtenbide onena laguntza hori gela
barruan ematea da.
-
Laguntza ikasgela batean laguntza: ez dago ezer frogatzen duenik
laguntza ikasgelatik kanpo emateak onuragarriagoa denik.
5.2 Ikaskideen arteko
laguntza-erkidegoaren sorrera.
- Ikasleek ikasgelan guztiendako giro soziala sortzen eta
eskolara edo komunitatera zabaltzen nola lagundu dezaketen ikusiko dugu.
o Ikaskideen
arteko laguntza-sareak: inklusioa
errazteko ikasle batzuek besteei eskaintzen dieten laguntzan oinarritzen den
estraetgia-multzo gero eta zabalagoa hartzen da.
o Lankide
eta lagunen sistema: harremanetarako
eta egokitzeko arazo larriak dituzten ikasleen kide eta lagun bezala jarduten
duten lagun boluntarioen zirkulu bat sortzean oinarritzen da. Batez ere
jarduera estracurricular eta komunitarioetara zuzentzen da.
o Lagun
taldea: ikastetxera heltzean, hezkuntza premia
sakonak dituen ikasle baten inguruan “lagun talde “ bat jartzen da.
- Lehen zirkuluan, harreman zuzena duten pertsonak eta
lotura maila murriztuz, azken zirkuluan harreman profesionalak mantentzen
dituen pertsonak ipintzen dira
- Ikasle bakoitzak bere zirkulua egin eta ondoren ikasle
berriarenak ezartzen saiatu behar da.
- Epe laburrera oso emaitza positiboak.
o Ikaskideen
arteko lankidetza taldeak lankidetza-sareko modu arruntena, ikasleen
ekimenari jarraituz bertara euren borondatez joaten diren beste hainbat
ikasleren eskaerei erantzuteko ikastetxeetan
ikasle talde batek eskaintzen duen espazio eta denbora espezifiko bat sortzea da.
o Ikaskideen
arteko laguntza-batzordeak: ikasgelan
bertan sortutakoa da. Bertara txandaka ikasleak gehitzen doaz. Helburua
ikasgela komunitateen arteko laguntza hobetzeko moduen azterketa egitea da.
6.
HEZKUNTZA INKLUSIBORAKO HAINBAT GAKO
1. BARNE
HARTZEKO FOKUA ZABALTZEA:
·
Hezkuntza inklusiboa eskola ingurunera eta
komunitatera zabaltzea.
·
Eskolak eta gizarteak inklusioa bultzatzeko aukera
egokiak.
2. KANPORATZEA SALATU:
·
Kanporatzearen eraikuntza sozialaren ideia onartu eta ikerketa agendatara
eta arlo profesionalera gehitzea.
3. INKLUSIOAREN
EZAGUTZAREN ERAIKUNTZAN LAGUNTZEA:
·
Hezkuntza inklusiboaren oztopoak eta
konplexutasunek ezagutza eraikitzean eragiten dute.
·
Ezagutza eraikitzeko bideak:
- Izaera kritiko eta dialogikoa
- Teoria eta praktikaren arteko
“elkarrizketa” eta eztabaida
- Diskurtso eta profesionalen eraikuntzari
laguntza.
4. KANPORATZERA BULTZATZEN
DUTEN INDARREN AURKA JARDUN:
· esberdintasunak onartu eta barne hartzen dituen
eta desberdintasunak kanporatzen dituen gizarteak hirritar izaten ikasteko aukera ematen
du.