viernes, 29 de noviembre de 2013

MENDIGORRIAKO ESKOLA






Hemen daukagu Mendigorria ikastolako blog- a:  Mendigorriako Hezkuntza Komunitatea.



Zer da Hezkuntza komunitatea?

Hezkuntzari begira xede berdinak partekatzen dituen pertsona multzo bat da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasteko, komunitate osoaren jakintza-maila gehituz horrela. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde elkarreragileak antolatzearena eta solasaldi dialogikoak. Paulo Freire brasildarra izan da ikas komunitateak garatu dituen pedagogo ezagunena. 


  • Mendigorriako eskola izan zen Nafarroako lehenengo eskola Hezkuntza Komunitateak bultzatu egin zituenak
  • Bertan aipatutako blog gunean eskolaren informazio guztia aurkitu dezakegu, eta bertan beraien plangintza ezagutzeko aukera ematen digute.
  • Eskola honek ateak irekiak ditu eskola komunitateko kide guztiek bertan parte-hartzeko, baina beti ere, arau zehatzak errespetatuz.
  • Ondoren, eskolan lantzen diren bi laguntzaile motak zehazten dizkigu: 
 
Boluntario parte- hartzailea: Pertsona honek gela zehatz batean sartzen da eta irakasleak zehaztutako jarduera egiten du ikasleekin bat,beti ere  talde kooperatiboen metodologiaren bitartez.

 "La participación voluntaria nace, por una parte, de la confianza que el profesorado pone en quienes dan el paso de venir a la escuela a dinamizar los grupos interactivos, en su mayor parte y, por otra, del deseo de los voluntarios de sentirse útiles, de aprender también, y de compartir el aprendizaje con los más pequeños. Los voluntarios y voluntarias nos traen la alegría de quien recupera, muchos de ellos después de tanto tiempo, un espacio público de aprendizaje. Los más veteranos generalmente no traen una mochila cargada de buenos recuerdos escolares sino historias de decepción  y de añoranza de oportunidades perdidas, casi siempre."

 Laguntzailea: Beren jakintza eta trebetasunen arabera, bere  jarduera propioa proposatzen dio gelari, bera izanik dinamizatzaile bakarra. Honelako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, lehenik irakaslearekin egin beharrekoa zehaztu beharko du.
 
"Para ser colaborador o colaboradora, como para ser una persona voluntaria,  se requiere solo de una cosa: un poco de valentía para comunicar lo que se sabe.  Las personas de a pie tienen derecho a ser escuchadas en la escuela aun cuando tradicionalmente no hayan sido  investidas de ese derecho. Las niñas y los niños han visto esa función en los maestros, cuando todo el mundo puede hacerlo. Esto estamos contribuyendo a cambiarlo. El maestro de hoy en día está viendo transformado su rol de constante transmisor por el de gestor del conocimiento que ya se encuentra distribuido entre todas las personas. Por esta razón, necesitamos a las personas colaboradoras."

Bukatzeko, hemen daukazue Mendigorriako eskolak egindako bideoa beraien esperientziak ezagutarazteko:

     http://escuelademendigorria.wordpress.com/comunidad-de-aprendizaje/

Hemen Hezkuntza komunitate honen beste proiektua bat: " TERTULIA LITERARIA"






HEZKUNTZA BEREZIKO TALDE PROFESIONALAREN LANA BIRPLANTEATU




 EGILEA: Leire Darreche Urrutxi



NON EMAN BEHAR DA LAGUNTZA?



  • Batzuen ustez laguntza, gelan bertan eman behar da, eta besteen ustez, laguntza gelan, baina horren alde edo kontra jartzeko hainbat abantaila eta desabantailak aipatzen dituzte:

Gelan bertan:


                Abantailak: Tutoreak bere egiten du egoera,laguntza denbora gutxitu, arazodun ikasleek etekina atera dezakete eta ikasleak ez dira etiketatzen. Ikaslea bere  testuinguruan dago , hobeto aholkatu eta ebaluatu deiteke eta Ikasleak ohiko gelako jarduera guztietan parte hartzeko aukera daukate.


                Desabantailak: Adostasun eza ,efikazia eta kalitatea jetzi daiteke.



Laguntza gelan:
 

                Abantailak: Helburu pertsonalizatuak,lasaitasun eta kontzentrazio giroa, denbora ekonomizatu, ohiko gelak arnasa hartu, jarrera arazoak moldatzeko aukera, estilo eta giro desberdina.


                Desabantailak: Curriculumaren banaketa,ohiko gelako haria galdu,bi irakaskuntzen arteko deskonexioa, etiketatua izateko arriskua, auto-estimu baxua. Tutoreak erantzukizuna gainetik kendu,tutorea eta laguntza-irakaslearen arteko komunikazio falta, laguntza-irakaslea isolatuta sentitzea.


  • Espazio bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, eta dugun haurraren arabera aukeratu beharko  dugu. Edozein izanik gure aukeraketa,  tutore eta laguntza irakaslearen arteko komunikazioa bermatu beharko da.

  • Inklusioa bermatzeko, oso garrantzitsua da laguntza gelan bertan ematea, klasea horretara egokituz.

  • Klasearen egokitzapena egiteko hiru modu daude:

                Talde handian: Klaseko jardueretan parte hartzen du haurrak besteek egiten dituzten gauza berak eginez. Honek aurrera egiteko, beharrezkoa da irakasleak ematen dituen klaseak eta hizkuntza egokitzea guztiek mezua jaso dezaten.


                Indibidualki: Klasean bertan irakasleak laguntza indibiduala ematen dio haurrari, bere ingurunetik atera gabe baina berari eskainiz arreta guztia.  Taldekatze honek abantailak eskaini dezake curriculumaren alderdi zehatzak landu daitezkeelako, baina negatiboa izan daiteke ere, haurra bere taldetik banatzen delako eta alderdi sozialak gutxituak gelditu daitezkeelako.


                Talde txikian: Gela talde txikietan banatzen dira eta lan zehatza egokitzen zaie. Irakasleak ongi pentsatu beharko ditu taldeko kideak heterogeneoak izateko, eta guztien partaidetza bermatzeko. Lan kooperatiboa sustatzen du, baina antolaketa hau aurrera eramateko, haurrek lehenik honen funtzioak ulertu behar dituzte eta arau zehatzak onartu. 


  • Laguntza irakasleak eta tutoreak betebehar berdinak izan behar dituzte eta ulertu behar dugu laguntza irakaslea klasean sartzeagatik, bestearen funtzioa ez dela gelditzen.

  • Laguntza irakasleari funtzio ugari egokitu zaizkio, baina hauek ezin ditu ala edo nola jorratu, kaltegarriak izan daitezkeelako ikaslearentzat.

  • Ikasleari autonomia eman behar diogu bere lana egiteko, bestelakoan menpekotasun bat sortuko dugulako laguntza irakaslearengan.

TESTU ORIGINALA : Hezkuntza bereziko talde profesionalaren lana birplanteatu.



martes, 26 de noviembre de 2013

EDUCACIÓN PARA LA INCLUSIÓN O EDUCACIÓN SIN EXCLUSIONES.


IDAZLEA: Gerardo Echaita

ARGITALETXEA: Narcea.



Ona hemen Gerardo Echaitak idatzitako liburuaren idei nagusiak:

  • Pertsonen bizi-kalitatea pentsatu behar dugu eta ez segregazioan. aniztasuna eskolaren ezaugarri bat da, eta positibotzat hartu behar dugu. Guztiok desberdiank gara eta guztiok zailtasunak izan ditzazkegu gure eskola prozesuan zehar.
  •  Etiketak eta diagnostiko zehatzak  alde batera utzi behar ditugu, horren arabera sinezmen batzuk sortzen ditugulako haurrengan, ondoren beraien garapena baldintzatuko dituenak.
  • Inklusioa gizartearentzat positiboa den zerbait bezala ikusi behar dugu, baina eskoletan gauzatu ahal izateko eskola komunitate osoa inplikatu behar da, bai bere ekimenarekin eta bai bere formakuntzarekin.
  •  Laguntza pedagogikoa ezin dugu murriztu Hezkuntza Berezietako eskoletara edota Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrei. Laguntza eta baliabide guzti horiek eskola guztiari eskaini behar diogu, irakasle eta ikasleak horretan aurrera eginez.
  • Aniztasunean bizi den gela batean, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrek ez dira klaseko jardueretatik aldendu behar, baizik eta parte hartu behar dutela, plangintzan aldaketak eginez beharrezkoa bada.
  • Ikasle guztiak parte hartu dezaten, irakasleak plangintzan eta antolaketan beharrezkoak diren aldaketa indibidual zein taldekoak egin beharko ditu.
  • Ulertu beharra dago haur batek bere hezkuntza prozesuan aurrera egiten ez duenean ez dela soilik dituen " ezgaitasunengatik", baizik eta bere inguruak jartzen dizkion oztopo eta ezintasunengatik.
  • Inklusio eskolatik hastea gizarte esklusioa alde batera usteko irtenbide bakarra da.
  • Beste egoera posiblea da, baina lehenik eta behin aldaketa sakonak eman behar dira kulturan, sozialean, eskolan, antolaketan...
  • Posiblea da, Hezkunza Inklusiboan praktika positiboak ezagutu ditugulako.
  • Prozesu honetan, eskola komunitateko zein gizarteko kide guztik murgindu behar ditugu: familiak, langilean, ikasleak... beraiekin talde - lanak sortuz.
  • INDEX FOR INKLUSION, txostenaren erabilpena eskoletan garrantzi handikoa izan daiteke, honek eskolaren ikerketa bat egitera bultzatzen gaituelako eta ondoren aldaketak emateko pausuak eskaini.

EDUCACIÓN PARA LA INCLUSIÓN O EDUCACIÓN SIN EXCLUSIONES - DEFINIZIOAK.



Liburu honetan kontzeptu berri ugari aurkitu ditugu, eta ona hemen horien glosategi bat inklusioaren ikuspegitik:

  • ANIZTASUNA: Haur guztiak desberdinak dira, eta horren ondorioz, erantzun pedagogiko  zehatzak eta anitzak behar dituzte.
  • HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: Erlatiboak dira eta inguruko egoerarekin guztiz erlazionatutak daude, hau dela eta, ez dira hasiera batetik ezarritak egon behar ikaslearengan.
  • LAGUNTZA PEDAGOGIKOA: Honetan garrantzitsuena ez da gure erantzunaren zergatia, baizik eta nola aurrera eramaten dugun erantzunaren prozesua. 
  • HEZKUNTZA BEREZIA: Ikuspegi honetatik haurra ikusten dugu dituen arazo guztien iturburu bezala eta diagnostiko bat lortu ondoren berarekin lan egiten hasten gara, eskola arruntetik at. Eskola arruntetan ez daukate tokirik eta paraleloa den mundu batean sartzen ditugu segregazioa bultzatuz. Bere aukerak murrizten ditugu, oinarrian uste izanik bere onurako dela. Bere zailtasunetan oinarritzen gara erantzun pedagogikoa ematerakoan.
  • KALITATEZKO HEZKUNTZA: Aniztasunean oinarritzen den eskola oinarrian izanik, haur bakoitzarentzat beharrezkoak diren ikaskuntzak eskaintzea. Horretarako curriculum-a indibidulki landu beharko da, planifikatuz , eskianiz eta ebaluatuz haur bakoitzaren curriculum-a. 
  • GIZARTE ESKLUSIOA: Bizi den gizarte komunitatetik eta bere egunerokotasunetik pertsona bat alde batera utzi aintzakotzat hartu gabe. Horrek eramaten dio bere autonomia galtzera bizi den gizartean integratzeko eta parte hartzeko.
  • ASIMILAZIO PROZESUA: Prozesu bat non " kanpoan" daudenak barruko egoerari egokitu behar diren. bertan daudem baloreak eta funtzionamenduak onartuz. Integrazio fisikoa.
  • HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN KONTZEPTUA: Ikuspegi honen bodez ikaslearen izaera eta nortasuna  ikusten da arazo guztien sorburua bezala alde batera utziz berari sortzen dizkioten zailtasunak.
  • " OZTOPOAREN" IKUSPEGIA: Ikuspegi honen bidez ikusten dugu kontestu soziala dela arazoen sorburu nagusia, bere inguruan dauden egoerak bere gaitasunak mugatu ahal dituelako.  Eskolaren egoera edota eskaintzen duen plangintza negatiboa denean eta gainera ikasleekin harremanak negatiboak direnean, ondorio bakarra hezkuntza zailtasunak sortzea dakar.
  • KONTROLAREN EGOKITZE PROZESUA: Ikasleari ikasten irakatsi behar diogu. Hasiera batean ikasleak gure lagutnzaren beharra izango du bere ikaskuntza prozesuak aurrera eramateko, baina baliabideak eman behar dizkiogu bera izan daitezen bere ikaskuntz aprozesuaren jabe.

sábado, 23 de noviembre de 2013

GELAKIADEAK? HEZIKETA INKLUSIBOAREN GAKOAK IKASGELAN



0. SARRERA

v  ezkuntza inklusiboa bakarrik lor daiteke JUSTIZIA SOZIAL, ZUZENTASUN ETA PARTAIDETZA DEMOKRATIKO balioetan oinarrituta: GIZARTE ETA HEZKUNTZA KOMUNITATEA sortzeko eta bultzatzeko.

v   Ikasgelan inklusioa: hezkuntza-komunitatea

·         Ikasle guztiek kide izateko eta berdintasunean parte hartzeko eskubidea izatea. Hau da, ikasle guztiak barne hartu eta hezteko gaitasunarekin ikasgelak eraikitzen hasteko prozesuak.
·         KASGELA: Ikastetxearekin eta kokatuta dagoean gizartearen testuinguruarekin lotuta dagon SISTEMA SOZIALTZAT hartzen da.
   Non, ikasgelaren irudiak: 

 - ANIZTASUN
 - GIZARTE                  KOMUNITATETZAT hartzen diren.
             - IKASKUNTZA 
  - LAGUNTZA        

 Hau da: 
 
 




    niztasunari erantzuteko, Hezkuntza Esperientzia Komunetan IKASLE ANIZTASUNA barne hartuko duten: 

  - EGITURA-------------->
  - HARREMANA--------->     eraketan garrantzia jarri.
    - PRAKTIKA ----------->

·         Ikasleentzako eta ikasgelarentzako inklusioak esan nahi du curriculum bakar batekin bideratutako ikaskuntza komuneko testuinguru eta prozesuak sortzea (ez fisikoki soilik).

                
                   Zeinak Curriculum horrek ikasle guztientzako balio duen. Horren      garapen praktikoan dibertsifikatu egiten da.


1.IKASGELA: SISTEMA SOZIAL GISA

v  Ikasgela inklusiboa planteatzeko beharrezkoa da IZAERA SISTEMIKOA aitortzea. Ikasgela sistema sozial bat bezala kontsideratu behar delako.

v  Ikasgela ez da eskolako komunitate inklusibo independentea, baizik eta eskolaren azalpen-testuingurua da.

v  Horretarako ematen diren proposamenak:

          1) IRAKASLEAREN KONPROMISOA LORTZEA:
             - Irakaslearen inplikatzea.
             - Guztiak euren gelako kide bezala hartzea.
             - Irakasleen etengabeko prestakuntza.
          2) HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDEAK ETA PROFESIONALAK BERRIZ ERABILTZEA: 
              - Ikastetxean hezkuntza bereziko baliabide eta profesionalen erabilera berriz                
                 aztertzea.
              - Baliabide guzti horiek erabiltzea.
              - Lana antolatzeko modu berriak pentsatzea.
              - Profesionalak ikasgelaren irakaskuntzan integratzea. 
          3) PROPORTZIO NATURALAK GORDETZEA:
             - Ikastetxeek inguruko ikasleak soilik onartu behar dituzte.
             - Ikasle guztiak ahalik eta ingurune arruntenean hezi eta elkarrekin bizitzea eta                           aukera- berdintasunaren eskubideei uko egitea suposatzen du.
          4) IRAKASLEEN ARTEAN LOTURAK EZARTZEA:

             - Ikastetxeetan laguntza-sare naturalak sustatzea.

             - Inklusioan zerikusia duten irakasle guztiek eskola-komunitate integratua,                       abegitsua eta barne-hezitzaile garatzen eta mantentzen parte hartzen  laguntzea.



2. IKASGELA: ANIZTASUNAREN KOMUNITATEA:

  •   Desberdintasunen baloraketa negatiboa baztertzera eramaten gaitu.
  • Ikasgela bakoitza bere ezaugarri zehatzetara egokitu behar da. 
  • Ikasgelan aniztasuna aitortzeak taldearen aniztasuna, aldagarritasuna eta talde horrek besteekiko duen desberdintasuna aitortzea suposatzen du. 
  •  Ramsey-k (1987), ikuspegi multikulturaletik, honako helburu hauek planteatu ditu, ikasgelan aniztasuna onartuz erabateko inklusio hori lortzeko:
1.       “Ikasleei genero, arraza, kultura, gizarte-maila eta banakako mailako identitate positiboak lantzen laguntzea, eta oso talde desberdinetakoak direla aitortzea eta onartzea.
2.       Haurrak, gizarte zabalago bateko kide senti daitezen gaitzea, beste talde batzuetako gizakiekin erlazionatu, enpatizatu eta identifika daitezen.
3.       Besteen bizitzeko modu desberdinekiko errespetua eta estimua sustatzea.
4.       Besteekiko interesa eta irekitasuna, besteak barne hartzeko gaitasuna eta haur txikiek ezartzen dituzten lehen gizarte-harremanetatik elkarlanean aritzeko nahia suspertzea.
5.       Gizarte garaikidearen kontzientzia errealistaren garapena, gizarte-erantzukizuneko zentzua eta familiatik edo inguruko taldetik urrunago doan kezka aktiboa sustatzea.
6.       Haurrak prestatzea, aztertzaile autonomo eta kritiko izateko, eta euren ingurune sozialean aktibistak izateko.
7.       Haurren banakako Haurren banakako estiloetara, kultur orientabideetara eta jatorrizko baliabide linguistikoetara ondoen egokitzen den gizartean parte-hartzaile oso bihurtzeko, haurrek beharrezkoak dituzten hezkuntza- eta gizarte-mailako gaitasunen garapena bultzatzea.
8.       Eskola eta familien artean erlazio eraginkor eta elkarrenganakoak sustatzea” (Ramsey,1987, 3-4).
  

2.1. Ikasgelako aniztasuna balioetsi eta goraipatzea.

  •  Curriculuma guztion artean sortu behar da, norbanako desberdintasunak errespetatuz hortik habiatuz bakoitzari dagokion curriculuma sortzeko.
  •   Berdintasun-printzipioak ezin ditu desberdintasunak alde batera utzi, ez eta ikasgelaren aniztasuna kontuan hartu gabe utzi ere.
  •    Ez da nahikoa aniztasuna onartzea. Ikasgelak, aniztasunerako espazio nagusi bezala, aniztasuna debaluatu, ukatu edo atzera botatzen duten erreakzioen aurkako borrokan konprometitu behar da.
  •   Gizarte-desorekei nola aurre egin  eta inklusioarekin konprometitutako herritarrak nola sortu ikasleekin lantzea ikasgelan aurrera atera behar den hezkuntzaren helburua da.
  •     Sapon-Shevinen lanean aniztasunaren aitortzea eta aniztasunaren goraipatzea da helburu nagusia, eta horretarako puntu hauek ezinbestekotzat hartzen ditu:
o   Arrazakeriako desberdintasunen errespetu eta aitorpen positiboa. Ikasgelaren praktikan kultura desberdinak ezagutu eta balioesten ez badira, kulturalki instrumentu plurala izateko curriculum komunaren konpromisoa egon arren, beti kultura nagusia gaindituko zaie beste guztiei
o   Genero-desberdintasunak errespetatu eta aitortzeak.
o   Errespetua eta erlijio-desberdintasunak ezagutzea.
o   Trebetasun- eta gaitasun-desberdintasunak errespetatzea. Gaitasunaren arabera negatiboki bereizteko joerari aurre egin behar diogu.
o   Familia-desberdintasunak ezagutu eta errespetatzea. Familia eredu desberdinak ezagutzea.
o   Estereotipoen eta diskriminazioaren aurka agertzeko eredua planteatu behar dugu ikasgelan.

3. IKASGELA: GUZTIONTZAKO IKASKUNTZA-ERKIDEGO BEZALA
(Agurtzane)

·         Ikasgela hezkuntza-espaziotzat hartzen da:
1.       Bertan ikasle eta irakasleek ikasten dute.
2.       Ikaskuntza esperientzia kolektibo eta komunitariotzat ulertzen da, ez banakako prozesu pribatutzat soilik.

·         Ikaskuntza gizarte bat, etengabe eboluzionatzen den gizartea:
1.       Ikasle guztiei ikasteko aukerak eskaintzen dien komunitate inklusiboa:
               - Curriculum diseinua eta garapena.
               - Ikasleek ikasgelan ikasteko modua.
               - Curriculum eza: edozein ikaslek ikasteko duen eskubideari uko egitearen sinonimoa da

·         Irakaslearen erantzunkizuna:
1.       Programazioa anizatsubnera egokitzea.
2.       Banakako egokitzapenak egitea.
3.       Espazioa eta metodoak antolatzea.

·         Ikasgela testuinguru akademikoa da.
1.       Ikasle aniztasunari zuzendutako ikaskuntza sustatuko duen esku-hartze pedagogikoa osatzeko:
               - Ikasgela aniztasunaren ikuspegitik aztertu, analizatu eta ebakuatu behar da.
                              
3.1. Ikasgelako jarduerak.
·          Hezkuntzan (hezkuntza inklusiboan) estandarizatuko curriculumak ez dira nahikoak.
1.       Ikaskuntzari ikuspegi konstruktibista indartu behar.
2.       Ikaslea dakienetik abiatzea eta eraikitzea.
               - Jarduerak ezinbestekoak dira eta ikasleen premiekin konektatu behar dute.
               - Eskola inkusiboa hobetzeko nolako jarduerak egin?
                               - Eskuragarriak.
                               - Baliagarriak.
                               - Erakargarriak.
                               - Esperimentalak.
                               - Lagunduak.
                               - Gogoetatsuak.
                               - Gizartean eragiten dutenak.
                               - Kolektibo eta solidarioak.

3.2. Estrategiak eta multzokatze inklusiboak.

·         Estrategiak lanaren antolakuntza malguari eta ikasgelan ezagutza eraikitzeko modu eta multzokatze berriei buruzkoak dira.
1.       Talde bakoitzaren ezaugarriak adieraztea.
2.       Ikasleei talde horretann arreta dibertsifikatua ematea.
·         Gimeno eta Perez Gomezen ustez, printzipio orokorrak:
1.       Zeregin motak: ez beti guztiontzako berdinak.
2.       Lan unitate egituratuak eta jarraitzeko errazak: independienteki lan egiteko eta zailtasun gehien dutenei laguntzea aukera ematen dute.
3.       Gaien azterketan eta horien zati batean bereiztea: maila desberdinak aurkeztea.
4.       Ikasle-azpitaldeen artean irakaslearen denboraren banaketa.
5.       Talde txikitan lan egiteko ikasleen banaketa.
6.       Curriculuma garatzeko bitarteko dibertsifikatuak.
·      
          Guztientzako pentsatutako irakaskuntzak malgutauna exijitzen du.
1.       Curriculumean.
2.       Ikasgelan.
·        
          Guztientzako testuinguak sustatzeko:
1.       Taldekatze malguak eta kooperatiboak.


3.2. 1. Taldekatze malguak.

·         Talde heterogeneo eta malgutak ikasleen ikasteko aukeran oinarritu.
1.       Ikasleak erlazionatzen dira eta ikaste-erritmoan lan egiten dute:
               - Jarduera bat egiteko ikasleak maila bera ez izan arren elkartzen dira.
               - Pertsonen arteko komunikazioa eta erlazioak bultzatu.
2.       Garcia Suarezen arabera, Taldekatze malguen abantailak:
               - Hezkuntza sisteman irakaskuntza ez hain graduatua eskaini.
               - Irakaskuntza jarraituagoa esakini.
               - Gizabanakoaren gaitasun eta premien progarmazioa exijitu.
               - Irakaskuntzaren helburuak zehatz definitu.
               - Curriculum eremuak lotu.

3.2. 2. Metodo kooperatiboak.

·         Planteamendu lehiakorren eta gizabanakoaren gainetik egon behar.
1.       Ikaskuntza ikaskideen arteko elkarrekintzan oinarritu.
2.       Metodo kooperatiboen oinarrian jokabide-psikologia eta psikologia soziala elkartu.
3.       Ikasleek ikaskuntzari balio handiagoa eman:
               - Ikasleei elkarren artean laguntzeko motibazioa eman.
               - Ikasleek taldean bertan elkarri arreta eman eta banakako laguntza eskaini.


4. IKASGELA: KOMUNITATE SOZIAL GISA
   
  •   Ikasgela komunitate inklusibo sozial bihurtzeak tradizional ez den modu batera antolatzea eta pentsatzea exijitzen du.
  •   Ikasgelak arauak eta ohiturak ditu; hauek ez dira beti modu explizituan erakusten. Askotan adierazi gabe ulertu eta gordeegiten dira.
  •   Hargreaves eta beste egile batzuek eskolako hiru arau maila identifikatu zituzten
1.       Arau instituzionala: esaterako, ikastetxean nola jantzi, ze hizkuntza erabili…
2.       Egoera arauak: egoera espezifikotan jokatzeko moduari buruzkoak gehi arau pertsonalak.
3.       Ikasgelako giroa arautzen dutenak: Ikasgelako giroak bertan gertatzen dena markatzen du.
  •   Testuinguruaren ezaugarri fisikoek eta giro faktoereek ere zerekusia dute ikasgelako jokabidearekin.
1.       Antolakuntza eta banaketa espaziala
2.       Altzari motek eta horiek antolatzeko moduak
3.       Koloreek, argiek, eserlekuen erosotasunak, materialak eta dekorazioak eragina dute.
4.       Irakaslea eta ikasleak: taldearen asmoak eta antolakuntzak elkar trukatzeko giro sortzen du.
  •      Ikasgelaren barruan ikasleen eta irakaslearen roal egoera sozial batean sortuko dira. Hauek ulertzeko ikusten duguna baina urrutiago joan behar dugu.
  •  Ikasgelako bizitza ulertzeko irakasleak eta ikasleek nola pentsatzen duten ulertu behar dugu.
  •      Prozesu kognitibo bat baino gehiago da ikaskuntza. Arlo sozialak afektiboak eta eraginkorrak erabateko garrantzia dute.
  •    Ikasgelan sortzen diren komunitate inklusibo sozialen ezaugarriak
1.       Arauen definizio argia eta ulergarria: ikasgelan espero den tratamendu justu eta berdinaren filosofia islatzen dute.
2.       Taldearen arauak guztien artean egitea:  arauak elkarrekin eginez beraienak sentitzen dute eta erantzukizun handiagoa izaten dute.
3.       Malgutasuna erabakietan: beharrezkoa den guztietan berriz aztertu behar dira arauak.


  

5. IKASGELA: LAGUNTZA KOMUNITATE GISA

  •     Laguntza ez da loturarik ez duen edo kanpoan dagoen zerbait bezala ulertu behar.
  •     Barne hartzeko eta aitortzeko elementua izan behar du.
  •  Ikasgela inklusiboak planteatzen duen laguntza eskolan irakasleen arteko alderatzea, elkarrizketa, irtenbideak elkarrekin bilatzea eta ikerketa bultzatzen duena da.
  •     Azterketa eta eztabaida kritikoaren bidez hezkuntza praktika eraikitzea eta desegitera eramaten duen prozesua da.
  •    Nola egituratu daiteke laguntza hori?
o   Laguntza-sare naturalen sustapena: irakaskuntza laguntza bezala ikasleak erabiliz planteatzea: talde koperatibo baten ikaskuntza sistemak, ikasleek beste ikasleek ikas dezaten laguntzen duten kideen arteko tutoretzatan oinarritutako ikaskuntza sistemak.
o   Aditu baten laguntza ikasgela barruan: laguntza espezializatua behar denean, irtenbide onena laguntza hori gela barruan ematea da.
  •     Laguntza ikasgela batean laguntza:   ez dago ezer frogatzen duenik laguntza ikasgelatik kanpo emateak onuragarriagoa denik.

5.2 Ikaskideen arteko laguntza-erkidegoaren sorrera. 

  •    Ikasleek ikasgelan guztiendako giro soziala sortzen eta eskolara edo komunitatera zabaltzen nola lagundu dezaketen ikusiko dugu.
o   Ikaskideen arteko laguntza-sareak: inklusioa errazteko ikasle batzuek besteei eskaintzen dieten laguntzan oinarritzen den estraetgia-multzo gero eta zabalagoa hartzen da.
o   Lankide eta lagunen sistema: harremanetarako eta egokitzeko arazo larriak dituzten ikasleen kide eta lagun bezala jarduten duten lagun boluntarioen zirkulu bat sortzean oinarritzen da. Batez ere jarduera estracurricular eta komunitarioetara zuzentzen da.
o   Lagun taldea: ikastetxera heltzean, hezkuntza premia sakonak dituen ikasle baten inguruan “lagun talde “ bat jartzen da. 

          •  Lehen zirkuluan, harreman zuzena duten pertsonak eta lotura maila murriztuz, azken zirkuluan harreman profesionalak mantentzen dituen pertsonak ipintzen dira
          • Ikasle bakoitzak bere zirkulua egin eta ondoren ikasle berriarenak ezartzen saiatu behar da.
          •    Epe laburrera oso emaitza positiboak.
o   Ikaskideen arteko lankidetza taldeak  lankidetza-sareko modu arruntena, ikasleen ekimenari jarraituz bertara euren borondatez joaten diren beste hainbat ikasleren eskaerei erantzuteko ikastetxeetan  ikasle talde batek eskaintzen duen espazio eta  denbora espezifiko bat sortzea da.
o   Ikaskideen arteko laguntza-batzordeak: ikasgelan bertan sortutakoa da. Bertara txandaka ikasleak gehitzen doaz. Helburua ikasgela komunitateen arteko laguntza hobetzeko moduen azterketa egitea da.




6. HEZKUNTZA INKLUSIBORAKO HAINBAT GAKO

  •   BARNE ERRONKAK:
1. BARNE HARTZEKO FOKUA ZABALTZEA:
·         Hezkuntza inklusiboa eskola ingurunera eta komunitatera zabaltzea.
·         Eskolak eta gizarteak inklusioa bultzatzeko aukera egokiak.

2. KANPORATZEA SALATU:
·         Kanporatzearen eraikuntza sozialaren ideia onartu eta ikerketa agendatara eta arlo profesionalera gehitzea.

3. INKLUSIOAREN EZAGUTZAREN ERAIKUNTZAN LAGUNTZEA:
·         Hezkuntza inklusiboaren oztopoak eta konplexutasunek ezagutza eraikitzean eragiten dute.

·         Ezagutza eraikitzeko bideak:
      - Izaera kritiko eta dialogikoa
      - Teoria eta praktikaren arteko “elkarrizketa” eta eztabaida
      - Diskurtso eta profesionalen eraikuntzari laguntza.


4. KANPORATZERA BULTZATZEN DUTEN INDARREN AURKA JARDUN:
·         esberdintasunak onartu eta barne hartzen dituen eta desberdintasunak kanporatzen dituen gizarteak hirritar izaten ikasteko aukera ematen du.