viernes, 29 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA BEREZIKO TALDE PROFESIONALAREN LANA BIRPLANTEATU




 EGILEA: Leire Darreche Urrutxi



NON EMAN BEHAR DA LAGUNTZA?



  • Batzuen ustez laguntza, gelan bertan eman behar da, eta besteen ustez, laguntza gelan, baina horren alde edo kontra jartzeko hainbat abantaila eta desabantailak aipatzen dituzte:

Gelan bertan:


                Abantailak: Tutoreak bere egiten du egoera,laguntza denbora gutxitu, arazodun ikasleek etekina atera dezakete eta ikasleak ez dira etiketatzen. Ikaslea bere  testuinguruan dago , hobeto aholkatu eta ebaluatu deiteke eta Ikasleak ohiko gelako jarduera guztietan parte hartzeko aukera daukate.


                Desabantailak: Adostasun eza ,efikazia eta kalitatea jetzi daiteke.



Laguntza gelan:
 

                Abantailak: Helburu pertsonalizatuak,lasaitasun eta kontzentrazio giroa, denbora ekonomizatu, ohiko gelak arnasa hartu, jarrera arazoak moldatzeko aukera, estilo eta giro desberdina.


                Desabantailak: Curriculumaren banaketa,ohiko gelako haria galdu,bi irakaskuntzen arteko deskonexioa, etiketatua izateko arriskua, auto-estimu baxua. Tutoreak erantzukizuna gainetik kendu,tutorea eta laguntza-irakaslearen arteko komunikazio falta, laguntza-irakaslea isolatuta sentitzea.


  • Espazio bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, eta dugun haurraren arabera aukeratu beharko  dugu. Edozein izanik gure aukeraketa,  tutore eta laguntza irakaslearen arteko komunikazioa bermatu beharko da.

  • Inklusioa bermatzeko, oso garrantzitsua da laguntza gelan bertan ematea, klasea horretara egokituz.

  • Klasearen egokitzapena egiteko hiru modu daude:

                Talde handian: Klaseko jardueretan parte hartzen du haurrak besteek egiten dituzten gauza berak eginez. Honek aurrera egiteko, beharrezkoa da irakasleak ematen dituen klaseak eta hizkuntza egokitzea guztiek mezua jaso dezaten.


                Indibidualki: Klasean bertan irakasleak laguntza indibiduala ematen dio haurrari, bere ingurunetik atera gabe baina berari eskainiz arreta guztia.  Taldekatze honek abantailak eskaini dezake curriculumaren alderdi zehatzak landu daitezkeelako, baina negatiboa izan daiteke ere, haurra bere taldetik banatzen delako eta alderdi sozialak gutxituak gelditu daitezkeelako.


                Talde txikian: Gela talde txikietan banatzen dira eta lan zehatza egokitzen zaie. Irakasleak ongi pentsatu beharko ditu taldeko kideak heterogeneoak izateko, eta guztien partaidetza bermatzeko. Lan kooperatiboa sustatzen du, baina antolaketa hau aurrera eramateko, haurrek lehenik honen funtzioak ulertu behar dituzte eta arau zehatzak onartu. 


  • Laguntza irakasleak eta tutoreak betebehar berdinak izan behar dituzte eta ulertu behar dugu laguntza irakaslea klasean sartzeagatik, bestearen funtzioa ez dela gelditzen.

  • Laguntza irakasleari funtzio ugari egokitu zaizkio, baina hauek ezin ditu ala edo nola jorratu, kaltegarriak izan daitezkeelako ikaslearentzat.

  • Ikasleari autonomia eman behar diogu bere lana egiteko, bestelakoan menpekotasun bat sortuko dugulako laguntza irakaslearengan.

TESTU ORIGINALA : Hezkuntza bereziko talde profesionalaren lana birplanteatu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario