domingo, 10 de noviembre de 2013

GARAPEN MANTSOA EDO DESBERDINA




IDAZLEA: Judith Falk.

KONTZEPTUAK ARGITZEN:

  • Zer da garapen mantsoa? Dirudienez, bere adinarekiko dagokion garapena baino motelagoa duen haurra, helduek espero dutenarekin bat ez datorrena. 
  • Zer da normala? Haurraren garapenaren jabetze-prozesu guztiak era askotakoak izaten dira, bai xehetasunetan eta baita agerpen-adinari dagokionean ere. Aniztasun hau onartzea ezinbestekoa da garapen fenomenoa ulertu ahal izateko. 
  • Zer da garapen normala? Pediatria, haur Hezkuntza eta psikologia eskuliburuek markatutako erritmoak eta taulak jarraitzen dituztenak.

IDE NAGUSIAK:

  • Haurraren garapena zehazteko, estandar eta ikerketetara jotzen dugu, baina ez dugu ulertzen estandar horiek bataz-besteko batzuen arabera sortuak izan direla, eta ondorioz, haur guztiek ez dutela garapen erritmo bera izan behar. 
  • Emmi piklerrek zehaztu zuen garapen motorrean hainbat fase zeudela, eta oker bat zela fase horiek bizkortu nahi izateak, haur bakoitzak bere erritmoa duelako eta bakarrik onuragarria izango dela hurrengo fasera igarotzea behin aurrekoa menderatu duen.  
  • Haurra segurtasunez lortu behar ditu aurrerapenak, eta bere egoeraren arabera berak erabakiko du zeintzuk izango diren. 
  • Garapen mantsoago bat duten haurrei eskaini beharrekoa ez da besteei eskaini behar zaionaren oso urrun gelditzen: segurtasun afektiboa, pertsona nagusiekin harreman beroa, estimatua sentitzea eta pazientzia jarrera. 
  • Haurrari ezin zaio oraindik ikasi ez duen ezer egiteko agindu behar  eta are gutxiago ezdeus sentiarazi behar. 
  • Ohiko jardueren errepikapenak, jaioberrien segurtasun-sentimena handitzen denez, haur minusbaliatuen konfiantza sendotzeko balio izaten du. 
  • Sakon ezagutzen duen eta haren jokaerak ongi ulertzen dituen hezitzailea has daiteke harentzat ezohikoak edo problematikoak diren elementuak poliki-poliki sartzen, haurrarentzat arazo-iturri izan daiteen gauzak alde batera utziz. 
 


Testu originala:  Garapen mantsoa edo ezberdina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario