domingo, 10 de noviembre de 2013

EMMI PIKLER Y LA DISCAPACIDAD



EGILEA:  Noemí Beneito, Pedagogia Terapeutikoko irakaslea eta psikomotrizitatean lizentziatua.


Noemí Benitoren esperientzian oinarritutako testua dugu hemen, zeinak Piklerren ikerketak ditu abiapuntu. Hona hemen testuaren idei nagusiak:


  • Eskolak laguntzaz beteta daude, baina guztiak “ arazoak” dituzten haurrei zuzenduak daude.Gainera, haurrak dituen behar guztiak asetu behar ditu, kanpoan gehiegizko estimulazioa jasotzen baldin badu kaltegarria izan daitekeelako.
  • Ez dugu haurra garatu behar molde zehatz batekin, ulertu behar dugu haur bakoitzak bere beharrak dituela eta ondorioz ariketa espezifikoak behar dituela.  
  • Pertsonak definitua izan behar dira beraien gaitasunengatik eta ez esku hartzeko dituzten ezgaitasunengatik. 
  • Haurra kontzientzia handia dauka bere gorputzaz eta aski ongi ulertu dezake zeintzuk diren bere mugak eta beharrak. Baina argi izan behar dugu amodioa dela bere lehenetariko beharra, ariketa zehatzen aurretik.  
  • Zein da haurra behar duen lehenetariko botika? Gure amodioa eta onartua izatea.  
  • Ez da komenigarria haurra eskolaz kanpoko gabinete batera eramatea, gehiegizko estimulazio batera bideratzen dugulako, azkenean kontrako erantzuna sortuz. Estimulazio handia ematen baldin badiogu haurrari, errefusa lortuko dugu ariketekiko. 
  • Haurra bere buruaren inguruko kontzientzia izateko, lehenik eta behin denbora utzi behar diogu ikerketak eta ariketan egin dezan, nahiz eta hauek gure ikuspegitik “ guztiz ongi eginak” ez dauden. Haur hauek arazoak dituzte beraien gorputzak mantentzeko, baina horrek ez du esan nahi ikasteko borondatea ez dutenik. Ondorioz, bere inguruko pertsonei orain esandakoa transmititu behar diegu, haurraren egoera onartu dezaten.
  • Haurra komunikatzen den pertsona da, eta saiakerak egin behar ditugu hura ulertzeko eta bere beharrei erantzuteko ahalik eta hobekien. 
  • Mugimendu bortitzak eta zentzurik gabekoak eginarazten baldin badizkiogu haurrari, errefusa eta blokeoa lortuko dugu horiengan, berak onartu ez dituen mugimenduak eginarazten dizkiogulako. 

Ondorioz, eta laburpen moduan, esango nuke edozein izanik haurraren egoera eta garapen eremua, garrantzitsuena inguru hurbilean afektua izatea dela. Haurrak jakin behar du edozein mugimendu egiterakoan bere familiaren babesa izango duela, eta ondorioz onartua izango dela. Horrela, askatasunez jokatuko du eta berrikuntzak emateko gogoak izango ditu. 




Dokumentu originala ikusteko:  Emmi Pikler y la discapacidad.

No hay comentarios:

Publicar un comentario