sábado, 9 de noviembre de 2013

El bebé hipotónico, ¿qué estimulación, para qué y cómo?



·     IDAZLEAK: Dra. Myrtha Chokler eta Lic. Noemí Beneito
    
      Hona hemen artikuluaren idei nagusiak:

  • Haurra bere osotasunean ulertu behar dugu eta ez izan beharko litzatekeenaren proiektu bat bezalatzat.
  •  Hipotoniaren definizioa: Tentsio edo tonu gutxitua, muskuluena bereziki.
  •  Tonuaren garrantzia:
o   Adierazpen ez berbalerako.

o   Mugimenduendako.

o   Gorputz eskemaren ezagupenerako.

o   Sozializazio prozesurako eta norberaren irudia sortzeko.
  • Haur batek mugimendu berriak egiten joateko ezinbestekoa da naturala den ingurugiro batean kokatzea eta ez sortzea bere eguneroko bizitzarekin erlaziorik ez dituzten mugimendu berriak.
                 
 HIPOTONIA DUEN HARRAREKIN LAN EGITEKO PLANTEAMENDUAK:


1.  Haurraren garapen estadioak ezagutzea, estadio batetik bestera igarotzeko   behar dituen estimuluak ulertzeko, beti ere bere erritmoak errespetatuz.
2. Haurra segurua sentitu behar da berrikuntzak bere kabuz egiteko, nahi duen denbora eta espazioa izango duela ulertaraziz.
3.  Helduak erraztasunak eman behar dizkio ikaskuntzak emateko, ingurugiro egoki bat sortuz.
4.  Familiari informatu behar zaio haurrarentzat egokiak diren inguru, estimulu eta baliabideen inguruan, dituen zailtasunak ahalik eta modu egokienean gainditzeko


 JARRERAREN GARRANTZIA:
 
Bere bizitzako lehenengo urteetan “decúbito-dorsal” jarrera proposatzen du:
                                        

  •      Erraztasunak ematen dizkio gorputzaren atal guztiekin mugimenduak egiteko eta oreka eta desoreka mugimenduak emateko.  
  •        Jarrera horrek aukera ematen dizkio bururaren kontrola izateko eta 180º-ko begirada izateko
  •        Aukera gehiago ematen dizkio ingurugiroarekin harremank izateko, bere eskuak eta hankak duten askatasunarengatik. 

Aldiz, ez zaie hain egokia iruditzen "decúbito ventral" jarrera:
 

  •       Haurra buruz bera egoten denez gero, zailtasunak ditu listuak botatzeko eta egoera deseroso batean aurkitzen da ekintzak emateko.

  •    Normalean, igelaren jarrera hartzeko joera daukate, eta honek mugimenduen murrizpena sortzen du.  
  •      Erlazio handia dauka lurzoruarekin, baina zailtasunak ditu mugimenduak egiteko eta ingurugiroarekin erlazionatzeko, bere kontaktua murriztuz. 
Hipotonia duen haurrarekin, harreta handia jarri behar dugu eskiantzen dizkiogun jarrerekin eta egiten dizkiogun mugimenduekin. Hori dela eta, ulertu behar dugu ez dela gai izango bere estadioko mugimendu guztiak egiteko bere hipotonia dela eta askotan haurra horrekiko interesa galduko duela. 

      Haur hauekin lan egiten dugunean ez dugu alde batera utzi behar afektua, horren beharra dutelako aurrera egiteko eta beraien beldurrar gainditzeko. Aldi berean, oso zaila da ariekta zehatzak sortzea hipotonia lantzeko, haur bakoitzak behar desberdinak dituelako eta bakarrik behaketa eta ikerketaren bidez lortuko ditugulako  bakoitzaren beharrak asetzea. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario