domingo, 10 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA SISTEMA INKLUSIBOA PRAKTIKAN




 IDAZLEA: GORDON PORTERP

Testu hau istorio batekin hasten da, ikustarazteko irakurleari eskola inklusiboa ez dela utopia bat, errealitate bat baizik.

Orain  dela urte batzuk, Kanadako New Brunswick-en jaio izan zen Neyl Boyd haurra entzuteko guztizko ezgaitasunarekin.  Gurasoen asmoa ez bazen ere, derrigortuak izan ziren etxetik 5 ordutara kokaturik zegoen hezkuntza bereziko eskola batetara eramatera haurra. Berta izan zen 7 urtez, baina gurasoek nekatu egin ziren eskola horretaz eta bertan egiten ari zituen aurrerapen eskasez eta hiriko eskolara eramateko saiakerak egin zituzten. Hasiera batean oztopo ugari jarri zizkieten baina interprete baten laguntzaz, lortu egin zuten Neyl-ek garapen mantso baino jarraitu bat egitea.  Azkenik, eskolan aurrera egiteko aukerak izan zituen eta ikaskuntza etapa guztia bukatzea lortu zuen.

Hori gutxi izango balitz, ikas komunitatean interesa piztu egin zuen besteek ere zeinuen hizkuntza ikasteko eta erronka bat suposatu zuen eskola guztietarako, erakutsi zuelako posiblea zela edozein haurra eskola arruntetan eskolatzea.

INKLUSIOAREN ARRAKASTA BERMATZEKO FAKTOREAK:


  • Aldatzeko, elkarlana: Gurasoek hasi zuten lana, aldarrikatuz beraien seme-alabek ez zituztela aurrerapenik egingo baldin eta eskola berezietan jarraitzen zuten. Ondoren, haien interesak eskola komunitateari transmititu zizkieten.
  • Laguntza markoa: Inklusioarekiko konpromisoa hartu ondoren beharrezkoa zen hori ziurtatuko zuten arduradunak egotea. Horretarako , ikastetxeetan proiektu inklusiboak sortzea erabaki zen eta bultzatu egin zituzten irakasleak  beraien ikasgeletan berrikuntzak ematera.

INKLUSIOARI ZUZENDURIKO FUNTZEZKO LAGUNTZAK:


  1. Hezkuntza Bereziko Irakaslearentzako egiteko berria: Hezkuntza Bereziko irakaslea ez zuen bere kabuz haurrarekin lan egin behar baizik eta elkarlanean tutorearekin eta beti gelan bertan. 
  2. Hezkuntza – estrategia berrietan enfasia: Irakasleek prestakuntza sakonagoa behar dute ikasleen beharrei erantzun ahal izateko. 
  3. Langileek trebatzeko konpromisoa: Etengabeko prestakuntza izateko aukera eman behar zaie irakasleei. 
  4. Arazoekiko etengabeko konpromisoa: Eskolan arazoak konpontzeko taldeak sortu ziren irakasleek beraien artean laguntzeko konpromisoa sustatzeko. 
  5.  Ikastetxean Ikasleari Zerbitzua Emateko Taldeen garapena: Programa- aholkulariak sartu ziren eskolan.

ONDORIOAK:


  • Izandako neurriak ez ziren hezkuntza inklusiborako ikasleentzat soilik onuragarriak izan, guztientzat baizik.
  • Komunikazio positiboa bermatu egin zen eskolako partaide guztien artean.
  • Behar bereziak zituzten haurrek  eskolan ongi etorriak izan ziren, beren partaideak bihurtu zirelako. 
  • Berariazko premiak ez zituzten haurrek onurak jaso zituzten, lehen Hezkuntza Bereziko eskoletan zeuden baliabideak orain eskola arrunt guztietan egotera pasa zirelako. 
  • Inklusioaren aldeko konpromisotik ikastea pertsona gisa aberasteko bilaketa sortzen du naturalki. 
  • Behar bereziko haurren gurasoek zioten eskola arruntetan egotearen ondorioz beraien haurrak zoriontsuagoak, irekiagoak eta harreman eta   jarduerekiko interes handiagoa zutela eta eskolara pozik joaten zirela. 
  • Ikasle arrunten gurasoek zioten beraien seme-alabek toleranteagoak bihurtu egin zirela klaseko aniztasunaren ondorioz. 



Testu originala: Hezkuntza sistema inklusiboa praktikan.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario